Nafarroako Gobernuak 2.000 milioi euro gehiago bildu zitzakeen zerga erreforma progresibo batekin

  • Abenduaren 21ean, Nafarroako Parlamentuak zenbait zerga aldatzeko eta beste zerga neurri batzuk hartzeko Foru Legea onartuko du. Hala ere, neurri horiek eta Nafarroan azken bi legegintzaldietan izandako aldaketak ez dira nahikoa izan; salbuespen mugatuak salbu, politika fiskalak ez du funtsezko aldaketarik izan eta bere horretan jarraitzen du. Hala, enegarrenez itxi zaio atea gehiengo sozialaren kezka eta beharrekin bat eginen lukeen zerga politika berri bat anbizioz garatzeari. LABek azken hamarkadetan Nafarroan, Euskal Herrian, garatutako politika fiskalari buruzko azterketa aurkeztu du, eta nabarmendu du behar baino diru gutxiago biltzen dela: horrek hipotekatu eta mugatu egiten gaitu.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko abenduaren 20an - 06:32
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin alderdiek osatutako Nafarroako Gobernuak, eta bereziki Ekonomia eta Ogasun kontseilari Jose Luis Arastik, aipatzen du "herritar guztiengana hurbildu eta inflazioaren ondorio kaltegarriak nabaritzen ari diren familiekin enpatizatzea". Aitzitik,ezin da justizia sozialaz hitz egin egungo zerga politikarekin.

Bere hitzen hipokresiaren adibiderik argiena PFEZ Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren tarifaren deflaktazio linealari buruzko neurria da. Planteatzen den bezala, PPk aldarrikatutako eta Pedro Sanchezen espainiar Gobernuak arbuiatutako lehen neurri fiskala izan zen, errenta handiei mesede handiagoa egiten diela iritzita, ondorio kaltegarri horiek gutxien nabaritzen dituztenak. Onartezina da, bizitza garestitzen ari den salbuespenezko egoera honetan, ekarpenik handiena egiten dutenei, hau da, langileei kargak (fiskalak) arintzekotan, neurri horiek gehien eduki eta gutxien ordaintzen dutenen mesedetan izan daitezen baldintzatuta egotea, desberdintasun handiagoa sortuz. Bestela adierazita, gehien dutenengandik gehiago jasotzeari uko egiten zaio, patronalaren mesedetan diseinatutako zerga-politika da, langileriaren kaltetan.

Horrela, 9.000 euroko errentari 34 euro gutxiago dagokio, baina 120.000 euroko errentarentzat ia 1.000 euroko murrizketa dakar. Pentsatzekoa da errenta altuenekoei eragin diela gutxien bizitzaren garestitzeak, zuzendaritza-postuak dituztenek soldatak KPIren arabera eguneratuta baitituzte. Errenta txikienekin gertatzen denaren kontrakoa gertatzen zaie; izan ere, zuzendari horiek plantillen soldatak eguneratzea ukatzen dute eta langileak pobretu egiten dira.

Nafarroako presio fiskala Europako Batasunekoa baino 8,7 puntu txikiagoa da

LABek egindako azterketaren arabera, gaur egun Europako Batasuneko batez besteko presio fiskaletik 8,7 puntura dago Nafarroa; beraz, presio fiskala handitzea eta diru-bilketa handitzea aukera egingarria da, eta, gainera, zorpetze txikiagoa eta babes sozial handiagoa dakar. Izan ere, Nafarroa batez besteko horretan kokatuko balitz, 2.300 milioi euro gehiago bilduko lituzke, eta kopuru horri Espainiako Estatuari Hitzarmen Ekonomikoaren bidez emandakoa kenduta, 1.969 milioi euro geratuko litzateke. Alegia, Nafarroak dituen eskumenak baliatu behar dira presio fiskala handitzeko eta zerga sistema sakonki eraldatzeko.

Enpresen etekinak handitu eta lan-mundua prekarizatu den bitartean,Nafarroako langileok bost aldiz ekarpen handiagoa egiten diogu Foru Ogasunari enpresek baino, haiek baitira bilketaren azken postuetan daudenak. Horrela, enpresen mozkinetarako ordaindu beharreko karga tasak behera egin du etengabe (1996tik, karga-tasa orokorra %20 murriztu da). 2007tik aurrera, garatutako zerga politikari esker, Sozietateen gaineko Zergak pisua galdu du Nafarroako zerga sisteman. Gaur egun, oraindik ez da lortu Ogasunak 2007an sozietate-zergaren bidez lortutako diru-bilketa (500 milioitik gorakoa) berriz errepikatzea (gaur egun kopuru horretatik behera mantentzen da); BEZak eta PFEZak, berriz, goranzko garapena izan dute. Azken batean, egungo zerga egitura errenta handien mesedetan garatu da.

Bestalde, presio fiskal txikiak adierazten du zerga iruzurra handia dela edo Ogasunak zergak ordainarazteko zailtasunak dituela. Gobernatzen dutenek zerga iheserako zailtasunak dituzten zergak, lan-errentarenak eta kontsumoarenak, biltzeko ohitura dute. Kontrara, zerga amnistien bidez erakartzen dituzte aberatsak, ondorio larriak dituzten zigorrak ezarri ordez. Hala, funts eta inbertsio publikoetarako beharko lukeen diru-kopuru handi bat jaso gabe geratzen da, Nafarroako gizarte osoaren kalterako.

Hori aldatu egin behar da. LAB sindikatuak defendatzen du progresibitatearen eta berdintasunaren printzipioetan oinarritutako politika fiskalaren bidez, Nafarroan sortzen den aberastasunaren birbanaketa bidezkoa bermatu beharko litzatekeela, eta herritar guztiei oinarrizko eskubideak bermatu zerbitzu publikoen bidez (osasuna, hezkuntza, etxebizitza, garraioa, pentsioak…). Baita egungo testuinguruak planteatzen dituen erronka handiei arrakastaz aurre egiteko ere (larrialdi ekologikoak eta krisi energetikoak eragindako eraldaketa sozioproduktibo garrantzitsuak), eta duela aste batzuk Nafarroan historiako lehen Greba Feminista Orokorraren bidez milaka pertsonak eskatu zuten bezala, zaintza sistema publiko eta komunitario bat eraikitzeko garaia iritsi delako.

LABek uste du behingoz heldu behar zaiola zerga politikari buruzko eztabaidari, beharrezko borondate politikoarekin, egungo zerga politikak kapitala gutxi batzuen eskuetan metatzen jarraitu nahi dutenen interesak sostengatzen dituelako. Hona hemen proposamen nagusiak:

1. PFEZeko kapitalaren errentei laneko errentei ematen zaien tratamendu bera ematea eta gehieneko tasa %60ra igotzea.

2. Sozietateen gaineko zergari dagokionez, kenkariak eta onura fiskalak ezabatzea eta %35eko tasa nominala ezartzea.

3. Kapitalaren errentei %1 eta %10 arteko errekargua.

Ostegunean Nafarroako Parlamentuan onartuko dutena, EH Bilduk Gobernuarekin adostutako zerga neurriak barne, oso urrun dago helburu hori lortzetik eta une honetan beharrezkoa den egiturazko edozein egiturazko aldaketatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
2025-09-11 | Gedar
Kaleratzeen kontra, lanuzteak egingo dituzte Maderas de Llodioko langileek

Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.


2025-09-11 | Xuban Zubiria
Hondartzan bainua hartzeko ordaindu egin behar

Italiako hainbat hiritan hondartzen eta itsasoaren izaera publikoa aldarrikatzeko mobilizazioak egin ditu udan Itsasoa Aske mugimenduak. Hondartzen erdia enpresa pribatuek kudeatzen dutenez, bainua hartzeko ordaindu beharra daukate herritarrek. Zonalde turistikoenetan ordainpeko... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
“Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko”

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


2025-09-10 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Udako postalak

Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-09 | Gedar
EAJko presidente ohi Andoni Ortuzar kanpo-aholkulari gisa fitxatu du PwC multinazionalak

 "Komunikazioan eta gai publikoetan" lagunduko dio enpresari. Lizitazioak manipulatzeagatik isundu izan dute konpainia, eta lotura zuzenak ditu EAJrekin. 


ANALISIA
CAFek Israelekin kontratua eteteko asmorik ote du?

Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]


2025-09-08 | Garazi Zabaleta
Amama
Lursail bakoitzak bere arnoa

Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]


2025-09-08 | Jakoba Errekondo
Orria egitera

Orriuldu gabe daude oraindik zuhaitzak eta arbolak. Hostoak ihartu gabe daude, bai. Eta hostoa jasotzeko sasoi aproposa da. Hostoa, batez ere geroago jasotzen da; zuhaitzaren adaburua janzten duen orritza edo hostotza erortzen denean edo orriultzen denean, lurraren instantziako... [+]


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


Jerusalemgo tranbiaren proiektuaz “gogoeta etikoa” eskatu dio CAFi Pradales lehendakariak

Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.


Eguneraketa berriak daude