Nafarroako erlijio erakundeek ez dute ondasun higiezinen zerga ordaindu beharko

  • Nafarroako elizek ez dute zergarik ordainduko Espainiako Auzitegi Konstituzionalak hala ebatzita. Eliza Katolikoari ez ezik, gainerako erlijioei ere eragingo die erabakiak.


2013ko abenduaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Nafarroako Parlamentuaren erabakiaren aurka jo du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Otsailean PSN eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztutako proposamenaren ildotik elizei ondasun higiezinen zerga ordainaraztea onartu zuen Nafarroako Parlamentuak. Uztailean Espainiako Ministroen Kontseiluak lege horren aurkako helegitea aurkeztu zuen, eta orain Espainiako Auzitegi Konstituzionalak foru legea baliogabetu du.

Nafarroako Parlamentuak onartutako lege moldaketa hori Konstituzioaren aurkakoa dela dio epaiak. Izan ere, Askatasun Erlijiosoaren Lege Organikoan jasotzen denez Espainiak Eliza Katolikoarekin eta komunitate ebanjeliko, israelita eta islamikoarekin duen konpromisoa urratzen du foru legeak. Horretaz gain, Nafarroak zergen alorrean dituen ardurak gainditzen dituela adierazten du ebazpenak.

Hortaz, hemendik aitzina, Nafarroako elizek haien eraikinengatiko zergak ordaintzeaz salbuetsiko ditu Espainiako Gobernuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ogasuna
Eguneraketa berriak daude