Urtarrilaren 9an EH Bilduk PSN interpelatu zuen 0-3 haur hezkuntzaren zikloaren harira. Modu honetan, alderdi politiko ezberdinek beraien ideiak argudiatu zituzten, maila diskurtsibo batean. Hezkuntza Kontseilari berriak hobekuntza batzuk aurkeztu zituen, hauek ez dira nahikoa eta beste partxe bat bezala ikusten ditugu. Hobekuntzak, ongi etorriak, baina, epe luzeko helburua betetzeko ibilbidea zehaztea eskatzen diegu.
Haur Hezkuntzako lehenengo zikloak kudeaketa komun eta publikoa behar du, eta horretara iristeko azalpen antolatuak eta aztertuak eskatzen ditugu.
STEILAS sindikatutik argi dugu: Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa:
STEILAS sindikatuak Nafarroako 0-3 Plataformarekin batera ezinbestekoak diren bi aldarrikapen ekarri ditugu kalera:
Aipatutako hauek ezinbesteko ardatzak dira kalitateaz eta irizpide pedagogikoetaz hitz egin ahal izateko. Zoritxarrez, bilkuran ez zaie tarterik eman, “ratioak malgutu ditugu” esan du kontseilariak honen esanahiaren azalpenik gabe.
Alderdi politiko gehienak zikloaren homogeneizazioaren alde daudela ez da momentuko berria. Helburu honetara iristeko proposamenak dira espero ditugun berriak.
Eskubide Sozialetako Departamentuaren menpe modu anakroniko batean dauden zazpi haur eskola horiek Hezkuntza Departamentuaren menpe aspaldi beharko zuten izan. Oraingoan, kontseilariak jarri dituen trabei aurre eginez hau bideratzen bada, gainontzeko haur eskolen kudeaketa Hezkuntza Departamentuaren menpekoa izateko bideari ekingo diote.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.