Nafar bat zegoen Okzitanian erori den hegazkinean

  • Asteartean Okzitaniako Alpeetan istripua izan duen hegazkinean nafar bat zegoen 150 pertsonen artean Diario de Navarrak jakinarazi duenez. Gizonezkoa Bartzelonan bizi zen eta Germanwings konpainiarekin Bartzelona-Dusseldorf (Alemania) hegaldia egin behar zuen. R. O. T.-k 62 urte zituen.


2015eko martxoaren 24an - 17:59
Istripua izan duen hegazkinaren arrastoak. (Argazkia: LaProvence.com).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hainbat hedabidek esan dutenaren arabera, Airbus A320 hegazkinean 150 lagun zihoazen, 144 bidaiari, bi pilotu eta tripulazioko lau kide tartean. Oraindik ez dakite zergatik izan duen hegazkinak ez beharra. Frantziako presidente François Hollandek adierazi du ziur aski ez dela bidaiarietako inor bizirik atera istriputik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Eguneraketa berriak daude