Muy Bastas orria ezabatu du Facebookek zazpi hilabetean hirugarren aldiz

  • Facebooken 55.000 laguneko komunitatea zuen Muy Bastas returns orri arabarra ezabatu du enpresa multinazionalak, oraingoan arrazoirik eman gabe. Enegarren aldia mezu politikoak, herri mugimenduen deialdiak eta umorea nahasten dituen orri hau zentsuratzen dutela, azken zazpi hilabeteetan hirugarren aldiz, Hala Bedin jaso dutenez.


2018ko urriaren 19an - 10:11
Muy Bastas erabiltzaileak Twitterren zabaldutako irudia.

Apirilean 280.000 lagun biltzen zituela, Irantzu Varelaren txio feministak zabaltzeagatik ezabatu zuten. Orria ezabatu zen unean, beste norbaitek izen bereko orria zabaldu zuen, goiburua eta irudi bera erabiliz, baina oraingoan independentismoaren aurkako mezu eskuindarrak zabalduz.

Beren milaka jarraitzaileekin harremana etenik, hutsetik hasi behar izan zuten jendea biltzen Muy Bastas Returns izenarekin. Joan den urriaren 10ean, 55.000 lagun biltzen zituenean, itxi dute berriro.

Zerotik hasi dira Muy Bastas Returns 2 orriarekin eta egun gutxian 2.600 jarraitzaile lortu dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


2023-10-30 | ARGIA
Valtònyc rap kantaria Mallorcara itzuli da bost urtez erbestean egon ondoren

Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]


2023-07-17 | Ilargi Manzanares
Sutan dagoen Ertzaintzaren furgonetaren argazkia "iraingarria" dela dio Jaurlaritzak

Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]


Eguneraketa berriak daude