Facebooken 55.000 laguneko komunitatea zuen Muy Bastas returns orri arabarra ezabatu du enpresa multinazionalak, oraingoan arrazoirik eman gabe. Enegarren aldia mezu politikoak, herri mugimenduen deialdiak eta umorea nahasten dituen orri hau zentsuratzen dutela, azken zazpi hilabeteetan hirugarren aldiz, Hala Bedin jaso dutenez.
Apirilean 280.000 lagun biltzen zituela, Irantzu Varelaren txio feministak zabaltzeagatik ezabatu zuten. Orria ezabatu zen unean, beste norbaitek izen bereko orria zabaldu zuen, goiburua eta irudi bera erabiliz, baina oraingoan independentismoaren aurkako mezu eskuindarrak zabalduz.
Beren milaka jarraitzaileekin harremana etenik, hutsetik hasi behar izan zuten jendea biltzen Muy Bastas Returns izenarekin. Joan den urriaren 10ean, 55.000 lagun biltzen zituenean, itxi dute berriro.
Zerotik hasi dira Muy Bastas Returns 2 orriarekin eta egun gutxian 2.600 jarraitzaile lortu dituzte.
#YaValeHostia #FckFacebook pic.twitter.com/TYI3wBhL79
— MuyBastxs (@muybastos) 2018(e)ko urriaren 10(a)