Musika eszena gehitu diote aurtengo Ziburuko Liburu eta Disko Azokari

  • Haira, Adrian Perez, Patxuko Nice eta Ixabe taldeak egonen dira kontzertu laburren bidez beren azken diskoa ezagutarazten. Liburu aurkezpenen gisara, musikagintzan den sorkuntzari ere lekua bideratu nahian dabiltza Baltsan eta ARGIA antolatzaileak. Larunbatean iraganen da azokaren laugarren edizioa Ziburun.

Haira taldea egonen da Ziburuko Liburu eta Disko Azokan, ekainaren 3an. Argazkia: Haira/Guillaume Fauveau

2023ko maiatzaren 31n - 08:15
Azken eguneraketa: 2024-01-08 10:14
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Aurtengo edizioak dakarren berritasunen artean dugu disko aurkezpenei bideraturiko bigarren oholtzarena. Musikagintzari leku ikusgarriagoa eskaintzeko beharretik osatu dute Ziburuko Azokako kontzertu laburren eskaintza: Peio Erramouspe lapurtarraren Haira (Usopop) proiektua ezagutzeko parada egonen da 14:00tan, ondotik ariko dira 15:00tan Adrian Perez (Balio Dute) eta 16:30etan Patxuko Nice (Baga Biga), eta bukaera emanen dio Ixabe (Maitakultura) talde ziburutarrak.

Diskoetxeekin elkarlanean osaturiko eskaintza da: "Diskoetxe txikiak edo labelak kontaktu genituen haiekin batera egiteko lan. Bi Hegoaldekoak, bi Iparraldekoak. Showcase-ena proposatu genien haiek ezagutarazi nahi zuten proiektua hautatzeko. Guk plataforma txiki bat prestatu diegu, eta haiek dute taldea edo proiektua hautatu. Baldintzak ziren proiektuan euskaraz kantatzea eta gehienik hiru lagunekoa izatea, 20 minutuko emanaldi txikia baita", dio antolakuntzan arituriko Ihintza Marguiraultek.

Liburu eta disko aurkezpenez gain, bestelako eskaintza kulturalez jositako eguna dugu Ziburuko Azokarena: haurrentzako ikusgarria, bertsoa eta marrazkia nahasten duen "Zirriborroka", umorezko saioa ala erakusketak. Azokari bukaera emanen dio Adar taldeak, showcase formatu laburrak luzeagoari utziz lekua.

Egitarau osoa kausituko daiteke lotura honetan.

 


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...