Murrizketek GKE-en zintzurra estutu dute EAEn

  • Murrizketen eraginez EAEko GKE-en %28,6 zorpetu egin dira azken urtean eta %56k nazioarteko proiektuak bertan behera utzi behar izan ditu. Euskadiko GGKE-en koordinakundeak inkesta batean jasotako datuak dira.


2014ko uztailaren 30ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Euskadiko GGKE-en koordinakundeak murrizketen eragin larriak salatu ditu (argazkia: Europa Press)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lau gairen inguruko emaitzak jaso dituzte: eragina Hegoaldeko Proiektuetan, eragina Iparraldeko Proiektuetan, eragina erakundeen antolakuntzan eta etorkizunerako aurreikuspenak.

Hegoaldeko Proiektuak: Hego Amerikan, Afrikan eta Asian garatutako proiektuak 1.400tik 1.060ra jaitsi dira azken hiru urteetan, eta Peru eta Afrikako hainbat herrialde utzi behar izan dituzte diru faltagatik. Izan ere, 25 milioi euro gutxiago jaso dituzte, %35,5. GGKE txikienek diru-sarreren %76 galdu dute.

Iparraldeko Proiektuak: EAEko “sentsibilizazio akzioek” laguntzen %17,1 galdu dute.

Erakundeen antolakuntza: GKE-en ordezkariek jakinarazi dute langileen kopurua %17 jaitsi behar izan dutela, 429tik 356ra. Hala ere, boluntarioen kopurua igo dela nabarmendu dute.

Etorkizunerako aurreikuspenak: GKE-en erdiak baino gehiagok datorren urtean euren aktibitatea gutxituko dutela aurreikusten dute, eta %24,2k langile kopurua murrizten jarraitu beharko dutela. %28,6k azken urtean zorpetu dela dio. “Erakunde batzuk desagertuko dira eta beste batzuk murriztuko dira”, adierazi du Mila Dominguez koordinakundeko bozeramaileak.

Erakundeek emandako diru-laguntzetan jasan dituzten murrizketak salatu ditu Euskadiko GGKEen koordinakundeak, inkestaren emaitzak hedabideen aurrean aurkeztean.

Dominguezen esanetan, “EAEko GKE-ak erreferentea izan dira azken urteetan, baina horrela jarraitzeko, epe luzera proiektuak garatzea ahalbidetzen digun aurrekontu finkoa behar dugu”.


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.