Lesbosko haurrei oparitzeko jostailuak bilduko dituzte Donostian

  • 2021ean ere, milaka errefuxiatuk harrapatuta eta pilatuta jarraitzen dute Greziako Lesbos irlan, Europako kanpalekurik handienean. Bertako haurrei jostailuak oparitu asmoz, Zaporeak elkarteak eta Donostiako Morlans auzoko bizilagunek ekimena jarri dute martxan: auzo elkarteko lokalera jostailuak eraman ditzakezu, Lesbosko umeek haiekin jolasteko.


2021eko urtarrilaren 05an - 17:27
Argazkia: wuwm.com

Urtarrilaren 8an eta 15ean (datozen bi ostiraletan) egingo dute jostailu bilketa, Morlansko auzo elkartean, 17:00etatik 19:00etara.

Berez latzak dira Lesbosko kanpalekuan dituzten bizi-baldintzak, baina 2020a bereziki gogorra izan da, pandemiak eraginda batetik, eta sutea jasan zutelako bestetik: pasa den irailean, Moriako kanpalekua erre zen Lesbosen, eta jende andanak kale gorrian igaro zituen gau eta egunak, errepide ertzean botata askok, gose eta egarri.

Larrialdi egoera horretan, errefuxiatuei jaten ematen dien Zaporeak elkarteak laguntza ekonomikoa eskatu zien Euskal Herriko herritarrei, eta dirua biltzeko emanaldia ere antolatu zuten. “Badakigu askotan esaten dugula, baina ez gara errepikatzeaz nekatuko: hemen egiten dugun lana zuen ekarpenei esker da posible”, adierazi izan du Zaporeakek.

“Kontzentrazio-esparru berria” Lesbosen

Sutearen ostean, Lesbosen bigarren kanpaleku bat egin dute, baina egoera ez dela aldatu eta akatsak errepikatu direla azaldu zuen elkarteak: izan ere, errefuxiatuek ez dute halakorik nahi, ez dute berriz ere beste kontzentrazio-esparru batean bizi nahi, aurreko kanpalekuan zituzten baldintzetan. “Moriakoa tortura-gune gisa definitu izan dugu, ez zituztelako gutxieneko baldintzak ere, ez higienerako, ez bestela”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


Eguneraketa berriak daude