Murrizketa sozialen kontrako txistu artean hartu dute Urkullu Barakaldoko ekitaldi batean

  • Txistuekin eta protestekin eman diote ongietorria Barakaldoko hainbat herritarrei Iñigo Urkullu lehendakariari. Eusko Jaurlaritzak, Barakaldoko Udalak eta Inguralde enpresa publikoak berak gauzatutako lan politika eta eginiko murrizketa sozialen aurka egin dute protesta.


2017ko azaroaren 15an - 12:39
Murrizketen kontrako elkarretaratzea Barakaldon, Iñigo Urkulluren bisitaren harira (argazkia: Herrikolore).

Inguralde Barakaldoren gizarte ekonomia garapenerako erakundea da. 25. urteurreneko ekitaldia Barakaldoko Antzokian ospatu du eta bertan izan da Urkullu EAEko lehendakaria. Herrikolore herri hedabideak jaso duenez, “No a los recortes sociales. Gizarte eskubideen alde” dioen pankarta buru, herritar talde batek elkarretaratze zaratatsua egin du.

Meatzaldean eta Ezkerraldean gertatzen ari den desindustrializazioaren aurrean ezer ez egitea leporatu diote Urkulluri. Baita enpresen itxierak ahalbideratzea edo langileen kaleratzeetan neurririk ez hartzea ere.

Instituzioek zerbitzuen sektorearen alde egin dutela nabarmendu dute bertan bildutakoek, eta apustu horrek dituen ondorioak zuzenak direla diote: lan hitzarmen exkaxak eta prekarietatearen gorakada. Orain dela hamar urte 3.200 langabetu zauden Barakaldon. Egun, 7.300 herritar dira. Enplegu politikek “porrot” egin dutela azpimarratu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Murrizketak
Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren "normaltasunera"

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Sektore publikoan greba: 150.000 langile kalera ateratzera deitu dituzte sindikatuek

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan greba eguna da gaurkoa, ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuek deituta. Goizaldean abiatu dira lehen zutabeak eta manifestazioa handienak eguerdian egingo dituzte hiriburuetan.


2023-06-23 | ARGIA
Baliabide nahikoa ez eta gainera murrizketak jasan dituztela salatu du konplexutasun handiko Gasteizko ikastetxe batek

Hizkuntza gabeziari lotutako hezkuntza atzerapenak eta premia handiak dituzte Gasteizko Federico Baraibar institutuko ikasleek. Beti baliabidez urri dabiltzala, baina hurrengo ikasturterako Eusko Jaurlaritzak esleituriko baliabidetan murrizketak izango dituztela salatu dute... [+]


Eguneraketa berriak daude