Murrizketa "galaktikoak" salatu ditu Berri Otxoak taldeak Barakaldon

  • Darth Vader Barakaldon izan zen astearte goizean, guardia inperialeko bi soldadurekin batera: mozorro horiek baliatu ditu Berri Otxoak taldeak Barakaldoko Udalaren aurrekonto proiektua salatzeko.


2018ko urtarrilaren 24an - 11:41

Gizarte bazterkeriaren aurkako plataformak salatu duenez, seigarren urtea da jada Barakaldoko Udalak larrialdi egoeran daudenentzako diru-partida izoztuta daukala. Aurrekontu hori ez da igotzen, baina Berri Otxoak plataformaren arabera, geroz eta bizilagun gehiagok dute horrelakoen premia. Horrenbestez, premian dagoen herritar bakoitzak jasotzen duen kopurua gutxitzen da.

Herrikolore hedabideak jaso duenez, Bestalde, %0,9 jaitsi dute aurrekontuan gizarte gaietarako departamenduaren partida. Horrek zerbitzu sozialak are gehiago prekarizatuko dituela uste du Berri Otxoak taldeak.

Udal Gobernuaren neurri horien aurka protesta egiteaz gain, plataformak publikatzen duen egunkariaren zenbaki berria aurkeztu du. 11.000 ale banatuko dituzte hiri osoan, doan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Murrizketak
Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren "normaltasunera"

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Sektore publikoan greba: 150.000 langile kalera ateratzera deitu dituzte sindikatuek

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan greba eguna da gaurkoa, ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuek deituta. Goizaldean abiatu dira lehen zutabeak eta manifestazioa handienak eguerdian egingo dituzte hiriburuetan.


2023-06-23 | ARGIA
Baliabide nahikoa ez eta gainera murrizketak jasan dituztela salatu du konplexutasun handiko Gasteizko ikastetxe batek

Hizkuntza gabeziari lotutako hezkuntza atzerapenak eta premia handiak dituzte Gasteizko Federico Baraibar institutuko ikasleek. Beti baliabidez urri dabiltzala, baina hurrengo ikasturterako Eusko Jaurlaritzak esleituriko baliabidetan murrizketak izango dituztela salatu dute... [+]


Eguneraketa berriak daude