Bi hautaketa prozesu horiek Nekane Murga Osasun Sailburu izendatu aurretik egin ziren. Legez ezin zuen prozesuotan parte hartu. Prozesuen emaitzak mesedegarri lirateke langileak hautzeko sistema ustelarentzat.
ELA sindikatuak egin du salaketa. Jakitera eman duenez, Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuak “modu irregularrean” parte hartu zuen bi lanpostutarako hautaketa prozesuetan.
Esther Saavedra ELAko arduradunak azaldutakoaren arabera, bi prozesu horiek Murga Osasun Sailburu izendatu aurretik egin ziren; 2017ko martxoan bata, eta urte bereko abuztuan bigarrena. Zerbitzu eginkizunetako postu bana betetzeko jarri zen martxan prozesu bakoitza. Lanpostu horretarako hautagai bakoitzak proiektu bat aurkeztu behar zuen, ebaluazio batzorde batek kalifikatuko zituenak. Ebaluazio batzorde bakoitza hiru pertsonaz osatua zegoen, eta bateko zein besteko partaide izan zen Murga.
Saavedrak azpimarratu du legeak eragotzi egiten ziola Murgari batzordeotan parte hartzea. Izan ere, konfiantzazko kargudunek ezin dute halako batzorde batean egon, eta orduko hartan Murga konfiantzazko karguduna zen, Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Osasun Ebaluazioetako zuzendaria izanik.
Sindikatua bi prozesuen emaitzez mintzatu da: karrerako funtzionario bakar batek ere ez zuen lortu lanposturik. Lehenengo deialdia hutsik geratu zen, eta kontratazio poltsara jo zuten; bigarren deialdian, aldiz, lanpostua beste departamentu bateko behin-behineko funtzionario bati esleitu zioten.
“Langileak hautatzeko sistema ustel bat dago indarrean, eta sistema horretan Osakidetzako eta Osasun Saileko zuzendaritza beste eragile bat da”, adierazi du Igor Eizagirrek, ELAko Gizalan federazioko idazkari nagusiak.
Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]
Cerdán auziari loturiko Servinabar sozietatearekin eta Antxon Alonsoren beste hemeretzi enpresarekin kontratu publikorik izan ote den jakiteko aztertu ditu EAEko gobernuak azken hamar urteetako esleipenak. Antxon Alonsok Espainiako Senatuko talde politikoen galderak... [+]
2011n PSNren zerrendetan agertu aurretik, ustelkeria kasu batengatik auzipetutako Koldo García barakaldarrak eduki zuen ibilbidea argitara atera du Directa hedabideak: besteak beste, zabortegi bateko segurtasun zaindaria zela pertsona bati emandako jipoia edota... [+]
Espainiako presidente Pedro Sánchezek Madrilgo kongresuan aurkeztu du ustelkeriaren kontra bere plana, Santos Cerdán auziaren ondorioz oposizioak estu hartu ondoren. Bost atal nagusitan banatu du eta ELGA erakundeak gainbegiratuko luke kanpotik, betetzen ote den... [+]
Epailearen aurrean deklaratu du astelehen goizean Alonso enpresari gipuzkoarrak, Servinabar enpresaren jabeak, eta adierazi du Guardia Zibilak haren etxean aurkitutako agiriak ez duela balio, notarioarenera eraman ez zuelako. Accionako kontseilari Fernando Merinok ere deklaratu... [+]
Zezenketaren kontrakoa naiz, baina debekua heltzen den bitartean, jarraituko dut zezen-plazetan gozatzen”. Lagun baten iruzkin zinikoa gogorarazi dit Jose Luis Ábalos PSOEko ministro ohiaren azken polemikak.
Izan ere, Koldo ustelkeria kasuaren testuinguruan... [+]
Fiskaltzak Santos Cerdán PSOEko antolakuntza idazkari ohi nafarrari fidantzarik gabeko behin-behineko espetxeratzea eskatu dio astelehen goizean, eta ordu batzuetara, epaileak Cerdán espetxeratzea erabaki du. Cerdánek epailearen aurrean esan du legez kanpoko ezer... [+]
María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]
José Luis Abalos PSOEko ministro ohia eta Koldo García haren aholkulariaren ustezko ustelkeria kasuarekin lotu dute Santos Cerdán, PSOEeko diputatu eta antolaketa idazkaria. Guardia Zibilak Cerdánek Garcíarekin balizko ordainketez hitz egiten duten bost... [+]
Gasteizko Alde Zaharreko Pintore kalean, atari bateko lau etxebizitzen jabe da Luxury Rental Apartments enpresa. Horietako bi etxebizitza turistiko gisa alokatzeko Jaurlaritzaren beharrezko baimena eskuratu du enpresak, eskuratu aurretik ere alokatu baditu ere, baina Turismo... [+]
Hirigintza Sailak Luxury Rental Apartments SL enpresa zigortu du 2025eko urtarrilean, Pintore kaleko etxebizitza batean obra “klandestinoak” egitea egotzita. Enpresako partaidetzen %50 Gustavo Antépararena da, eta administratzailea bere bikotekidea... [+]
ARGIAk hamaika aldiz eskatu dio Gasteizko Hirigintza Saileko Eraikuntza Zerbitzuari, urte batez, bi espedienteren inguruko informazioa. Hainbat aldiz ziurtatu zaio hedabide honi informazioa igorriko zitzaiola. Inoiz ez dute egin, eta hainbat hitzordu eta eskaera ofizial utzi... [+]
Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak irregulartasunak salatu ditu Parte Zaharreko lizentzia askoren harira, baita salatu ere "onuraduna" ostalaritza dela "beti". Azalpenak eta ardurak eskatu dituzte.