Munstro aplikazioak izaki beldurgarriak batzera eramango gaitu puzzle joko frenetikoan

  • Threes! edo 2048 klasikoen bertsioa prestatu dute Julen Irazokik eta Ibai Aizpuruak, Mikel Dale musikagilearekin batera. Android-en doan deskarga dezakegu euskarazko bideojokoa.


2024ko azaroaren 28an - 11:47
Azken eguneraketa: 15:13

Munstro kaleratu berri dute Julen Irazoki, Ibai Aizpurua eta Mikel Dale euskal sortzaileek. Mugikorrean ukipen bidezko kontrolak erabilita munstro beldurgarriak fusionatzea edo batzea proposatzen duen puzzle joko frenetikoa dugu.

Helburua itxura berbera daukaten munstroak errenkada berean kokatzea eta norabide batean irristatzea da: hori eginda, batu egingo ditugu —bi mugimendu bakoitzean—, puntuak eskuratuz, eta are munstro indartsuagoa sortuz. Izaki beldurgarriago hauekin gauza bera eginez gero, eskuratutako puntuak biderkatuko ditugu.

Gure markarik onenak haustea proposatzen digu jokoak, hainbat taula desberdinen artean aukeratuz: 3×3, 4×4, 5×5 edo 6×6 tamainako taulak ikusiko ditugu.

Kontzeptua oso ezaguna egingo zaie gailu mugikorretako puzzle jokoen munduan murgilduta dabiltzanei; izan ere, Threes! edo honen ostean arrakasta handiagoa lortu zuen 2048 mitikoen antzeko oinarriak partekatzen ditu Munstrok.

Hori, baina, Aizpuruaren ohiko plastilinazko estetikarekin uztartzen du Irazokik programatutako tituluak. Euskal bideojokozaleen komunitateak ondo ezagutzen dituen Barraka edo Fart Starter lanen antzeko claymation itxura dauka joko berriak. Dale, berriz, partida bakoitzean entzungo ditugun doinuak konposatzeaz arduratu da.

Android sistema eragilean joka dezakegu Munstron: Play Store saltokiaren bidez jaitsi daiteke, doan. Guztiz euskaratuta aurkituko ditugu bere menuak eta testuak.

Etorkizunean iOS bertsioa egongo ote den galdetuta izaterakoan, Iphone eta antzekoak “uste baino gehiagok dituztela” aipatu du Irazokik, eta “agian egingo duela”.

Euskal Game Jam-etik jaiotako elkarlana

Hiru sortzaileak Game Erauntsia Elkarteak Zomorro Studio-rekin batera antolatutako Euskal Game Jam topaketan parte hartutakoak dira. Aizpuruak eta Irazokik aldez aurretik elkar ezagutzen zuten, baina Dale iaz lehenengoz egindako ekimenean ezagutu zuten.

Bertan sortu dituzten jokoen artean daude NazkaArimen GauaOinaztargi eta aipatutako Fart Starter.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bideojokoak
2024-11-04 | Sustatu
Jokoteknia 2024 Bilbon egingo da azaroaren 9an

Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldiaren zazpigarren edizioa azaroaren 9an (larunbata) egingo da Bilbon, Euskararen Etxean, 09:45etik 13:00etara. Jokoteknia jardunaldietan euskal bideojokogintza industriako aditu eta jokalariak batera jarri ohi... [+]


Gurasoek nola eta zenbat erabiltzen dituzten pantailak zuzenean dago lotuta seme-alabek pantailekiko duten harremanarekin

Nerabe batek mugikor, tablet eta pantailei ematen dien erabileran eragin handienetakoa gurasoak direla frogatu du ikerketa batek. Alegia, nahiz eta adin horretan gurasoenganako distantzia bilatu ohi den, pantailekiko garatuko duen harremanean gurasoak oraindik ere eredu direla... [+]


Oporretan mugikorretik deskonektatu, seme-alabek eskertuko dizute

Haur eta gazteek duten pantaila kontsumoarekiko kezka nagusi den garaiotan, fokua helduongan jarri eta familia guztiarentzako gomendio baliagarriak bidali dituzte Zurriola ikastolatik, pantailek ez ditzaten udako oporrak baldintzatu.


Nola erabiltzen dituzte gazteek bideo-jokoak, sare sozialak eta joko plataformak?

11-16 urte bitarteko gazteen %23ak dio etxean ez dietela inongo kontrolik ez araurik ezartzen, mugikorraren, bideo-jokoen edo bestelako teknologiaren erabilerari lotuta. Nafarroako Ikastolen Elkarteak egindako ikerketaren emaitzetako bat da: “Gazteak digitalki hezten ari... [+]


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


2024-01-19 | Sustatu
Euskarazko 2023ko joko onenak: KlaustroFobia eta Tunic

Game Erauntsiak, 2022ko jokoekin egin zuen bezala, 2023ko bideojoko onena aukeratzeko bozketa jarri zuen martxan Gabonetan, eta joan den astean jakinarazi zituzten emaitzak. Baldur’s Gate izendatu dute urteko joko onena zaletuek, baina guri gehiago interesatuko zaizkigu [+]


2023-11-03 | Jon Torner Zabala
Euskal Game Jam: 48 ordu bideojokoak euskaraz sortzeko

Euskal Game Jam ekimenaren helburua da bi egunez bideojoko sortzaile euskaldun hasiberriak zein profesionalak biltzea, "euren abileziak agerian jarri eta harremanak sortzeko", Zomorro Studio, Game Erauntsia eta EHU eragile antolatzaileek azaldu dutenez. Azaroaren 17tik... [+]


8 urteko haurren herenak smartphone propioa dauka

Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasleek duten pantaila kontsumo, ohitura eta praktikak aztertuta, "gure ustez, familiek ez dakite nerabeek zer egiten duten mundu digitalean", diote macsonrisas-eko hezitzaile digitalek. Hego Euskal Herriko ikasleekin joan den... [+]


Esku-pilota mundu osoan jokatzeko aukera zabalduko du PlayStationek

Bideojoko berri bat aurkeztu du, esku-pilota diziplina batean oinarrituta dagoena. Munduko zazpi frontoi agertuko dira, haietako bat, Euskal Herriko bakarra, Bilbokoa.


Seme-alabei mugikorra erosteko adina atzeratzea adostu dute Udarregi ikastolako gurasoek

Bi amaren kezkak abiatu zuen prozesua Usurbilgo Udarregi ikastolan: zein adinetan erosi smartphonea seme-alabei? Ikastetxeko guraso elkarteak proiektu mamitsua garatu du ordutik, gaiaren inguruan ikasleak eta gurasoak formatzeko. Horrez gain, hiru hilero negoziatzen dute... [+]


Ikasgelako gurasoen artean adostuko bagenu zein adinetan erosi mugikorra seme-alabei?

Seme-alabei smartphonea goizegi erosi nahi ez dieten familietan, “presioa hain da handia, herri batzuetan benetako bazterketa arriskuak detektatzen hasi garela” mugikorra ez duen haurrarekiko. Lehen Hezkuntzako gurasoen artean, ikasgela edo maila bakoitzean familiak... [+]


2021-12-07 | ARGIA
“Barraka” bideo-jokoak irabazi du Durangoko Azokaren sormen beka

“Barraka” abentura bideo-joko umoretsua garatzeko urtebete izango du Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaile irundarrak. Horretarako 15.000 euroko laguntza irabazi du Durangoko Azokaren laugarren sormen bekan.


2021-11-03 | Game Erauntsia
‘Among Us’ euskaraz jokatu daiteke Game Erauntsiak prestatutako itzulpenari esker

PC-ko bertsioko testu eta ezaugarriak euskaratu ditu euskal bideojokozaleen elkarteak. Android-eko bertsioa ere itzuli daiteke, baina hainbat muga ezartzen dizkio.


2021-10-29 | Sustatu
Jokoteknia 2021, Europako beste hizkuntza gutxituekin bat aurten

Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak elkarlanean antolatuta, Jokoteknia biltzarraren 4. edizioa Bilboko Euskararen Etxean (San Inazio auzoan) izango da, azaroaren 6an (larunbatez, goizez). Jokoteknia egiten da euskara eta bideo-jokoak uztartzeko, euskal jokozaleen... [+]


Space Revenge Game Erauntsiak euskaratuta estreinatu da PCan eta kontsoletan

Eskema Games estudioaren azken obra zientzia fikziozko girotzea duen tiro jokoa da. Ale bat zozkatuko du Game Erauntsiak euskal bideojokozaleen komunitatearen artean.


Eguneraketa berriak daude