Munduko turismoaren goi-bilera Donostian egingo dute maiatzean

  • Maiatzaren 23tik 25era Munduko Turismoaren Goi-bilera egingo dute Donostian Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak asteartean iragarri duenez.

ARGIA @argia
2018ko urtarrilaren 17a
Donostian turismo masiboak iazko udan eragin zuen eztabaidaren ondoren dator goi-bileraren iragarpena.

Akordioa itxita dago, “ofizial egitea besterik ez da falta, hitzarmena sinatuz”, adierazi du Alfredo Retortillo sailburuak, Noticias de Gipuzkoa egunkariak jaso duenez. Hortaz, 2018ko maiatzean Turismoaren Mundu Erakundea Donostian lehorreratuko da hiru eguneko jardunaldiak egiteko.

Fitur turismo azoka abian jarri baino egun bat lehenago iragarri du Jaurlaritzak akordioa eta Retortillok berak aitortu duenez, euren asmoa zen feria horretan bertan sinatzea goi-bilera Donostiara ekartzeko akordioa –azkenik agenda-arazoengatik ez da hala izango–.

Turismoaren Mundu Erakundea 1975ean sortutako instituzioa da, formalki Nazio Batuen Erakundeari (NBE) lotua. Madrilen du egoitza nagusia eta 156 estatu kide ditu.

Zurab Pololikashvili da erakundeko idazkari nagusia, lehenago Georgiako Garapen Ekonomikoko ministro izandakoa besteak beste. Politikan jardun aurretik, bankari gisa egin zuen lan Georgiako TBC Banken; gainera, Dinamo Tblisi futbol taldeko zuzendari nagusia izan zen.

Erakundearen helburu nagusia turismoa agenda globalean “sistematikoki” integratzea da. Elkartearen webguneak azaltzen duenez, “gaur egun turismoaren negozio-bolumenak petrolio-esportazioak, elikagaiak edo automobilak berdintzen edo gainditzen ditu” eta haren hazkundea sustatzeko turismo-lekuen “dibertsifikazioa eta konpetentzia” handitzea beharrezkotzat jotzen du.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Turismo masiboa  |  Eusko Jaurlaritza  |  Donostia

Turismo masiboa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-09-19 | ARGIA
Santa Anako haritzak: Lapurdiko kostaldeko hirigintza basatiari aurre egiteko ikur

Urruña eta Ziburu arteko hainbat auzo-bide handitzeko lanetan 24 haritz handi arriskuan daudela ohartarazi dute Santa Ana eta Penditxeneako bizilagunek. Arbolak salbatu eta ekosistema babesteko sinadura bilketa hasi dute eta jadanik 1.600 lagunen atxikimendua jaso dute.


2018-09-13 | ARGIA
Bizitza Da Handiena asteko bi epaiketetako bat bertan behera utzi dute behin-behinean

Bi epaiketa izango zirela jakinarazi zuten Bizitza Da Handienako eragileek asteazkenean. Ostegunean epaitegietako mugimenduak jakinarazi dituzte: irailaren 25erako deituta zegoena bertan behera utzi dute oraingo. 15 urtez hutsik egon zen eraikin publikoaren okupazioa egotzita bi pertsonaren aurka egitekoak ziren epaiketa hori, eta gainera, mugimendu sozialen abokatu lanetan ari zen Haizea Nuñez auzipetu zuten bertan. Astelehen goizean Egiako epaitegi aurrean deitu duten kontzentrazioa... [+]


2018-09-12 | ARGIA
Beren lurretatik kanporatuak izaten ari dira masaiak, turismoaren mesedetan

Artzaintza eta laborantza oinarri dituen masai herria lurrik gabe geratzen ari da Tanzania iparraldean, herrialde horretako gobernuak eta agentzia turistikoek behartuta.


Turismoaren beste balantze bat

“Kalitatezko” turismo ereduaz hitz egiten da maiz, baina hori neurtzeko gaualdi kopuruak edo sosak edukitzen dira kontuan. Balantzean ez dira beste adierazle batzuk sartzen, turistifikazioaren ondorioz gertatzen direnak. Zein da turismo masiboaren aztarna ekologikoa?


Pisu turistikoen %23,6 bost etxebizitzatik gora dituzten jabe edo enpresen esku daude

Hego Euskal Herrian ofizialki 5.521 apartamentu turistiko iragartzen dituzte interneteko Airbnb eta antzeko operadoreek. Horietatik 1.302 bost etxebizitza baino gehiagoren jabe diren norbanako edo enpresen esku daude.


Airbnb iaz baino 10.495 pisu turistiko gehiago eskaintzen ari da Balear Uharteetan

Turismoak bertako lurraldearen antolamenduari egiten dion kaltea salatzen duten Terraferida eta Disaribnb elkarteek Balear Uharteetako pisu turistikoen datuak zabaldu dituzte erakutsiz turismorako alokatutako etxebizitzak zenbateraino ugaritu diren bertan: guztira 21.911 etxe turistiko ditu Airbnb-k.


2018-08-06 | Kalea guztiona da
Donostian ere "kalea denona da"

Pasa den astean Donostiako udaltzainek Alde Zaharreko haur batzuei Plaza Berrian jolastea debekatu zieten. Udal ordenantzaren arabera (Zumaiako alkateak aurkeztu duen Mozal Ordenantzaren kopia) baloarekin ezin dela jolastu argudiatuta. Mozal Ordenantzak dioenez Trinitate plazan baino ezin da jolastu pilotarekin Alde Zaharrean.


2018-07-27 | Lander Arretxea
Eta zuk, zer turistifikatzen duzu?

Izan duen gorakadak hauspotuta, asko idatzi da bazterrotan turismo masiboaz eta haren ondorioez. Asko egin eta idatziko da oraindik; baina komeni da, jasaten den horretan fokoa jartzeaz gain, eragiten den horretan ere jartzea. Noiz gara gu eta gure bizilagunak inguru bat eraldatzen duen turista?


Eguneraketa berriak daude