"Munduko argazki lehiaketarik handiena" Euskal Herrira ekarri dute

  • Wikipedia osatzen laguntzen duten bolondresek antolatutako argazki lehiaketa da "Wiki Loves Monuments". Monumentu eta ondarearen inguruko argazkiak denen eskura jartzeko asmoz sortu zen ekimena. Egun 76 herrialdetan antolatzen da eta aurten, lehen aldiz, Euskal Herrian parte hartzeko aukera izango da.


2017ko irailaren 01an - 09:43

“Wiki Loves Monuments” argazki lehiaketak Herbereetan du hasiera. 2010ean abiatu zuten herrialde horretako monumentu eta ondarearen inguruko argazki libreak jasotzeko asmoz –Creative Commons lizentziapean sareratu eta konpartitutakoak–. Herritarren ekarpenei esker, 12.500 irudi jarri zituzten denen eskura lehen edizio horretan. Hurrengo bi urteetan ekimenak Europara eta mundu mailara egin zuen salto. Eta egun 76 herrialdetako 1.500.000 monumentutako 1.700.000 argazki jasotzen dituzte, 60.000 pertsonen ekarpenari esker.

Irailero antolatzen da lehiaketa eta aurten, lehen aldiz, Euskal Herrian parte hartzeko aukera izango da, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteari esker. Euskal Herriko ondorearen zerrenda osatu dute eta hor azaltzen den edozein monumenturen argazkiak bidal daitezke lehiaketan parte hartzeko. Jasotakoen artean onenak hautatuko dituzte eta horiek ondoren nazioarte mailako lehiaketan parte hartuko dute.

 

 

Irailaren 30era arteko epea dago lehiaketan parte-hartzeko. Helbide honetan bildu dituzte zehaztasun guztiak: eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:WikiLovesMonuments_2017

Argazkien egileentzat sariak prestatzen hasi dira eta datozen asteetan jakinaraziko dituzte webgunean.

"Edizio lehiaketa" ere antolatu du Euskal Wikilarien Elkarteak, Euskal Herriko ondareari buruzko Euskal Wikipediako artikuluak osatzeko helburuz . Koldo Mitxelena Liburutegiak emandako 10 liburu banatuko dituzte sortu edo hobetutako artikulu onenak saritzeko.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Wikipedia
'Denbora geldirik dagoen lekua': Wiki Loves Monuments 2023 lehiaketaren irabazleak

2023ko Wiki Loves Monuments argazki lehiaketako hamabost irabazleak iragarri dituzte. Wikipediaren atzean dagoen Wikimedia Fundazioak urtero antolatzen du eta munduko argazki lehiaketa handiena da. Iaz 46 herrialdetako 4.700 argazkilarik parte hartu zuten, lizentzia libreak... [+]


2024-02-02 | Sustatu
Wikiflex: Wikipediaren filmoteka, streaming modura

Wikiflex da Wikipediako Netflix moduko bat. Entziklopedia libre globalaren multimedia atalean, Wikimedia Commons-en, hainbat ikus-entzunezko material daude, eskubidez libre izatera pasatu diren film asko barne. Programatzaile batek, Magnus Manke alemanak, horien... [+]


2023-10-11 | Sustatu
Euskal ondarea airetik drone bidez, Wikipediarako irudi libreak

Euskal Herria airetik... Helikopteroz lehenago eta dronez oraintsuago egindako bideoak ezagutzen ditugu, ETBn saioak egon ziren, gaur egunean sustapen bideoetan ohikoak dira. Baina berritasun interesgarri bat oraingoan: Xabier Cañas wikilariaren eskutik, eta Euskal... [+]


2023-03-09 | Sustatu
Euskarazko Wikipedian emakumezkoen 15.000 biografia (oso aurrerapen nabarmena da)

Euskarazko Wikipediak jakinarazi du, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, emakumezkoen biografien kopuruak 15.000 pertsonen langa gainditu berri duela. Duela urte eta erdi gainditu zen 10.000 emakumezkoen marka, eta hazkundea nabarmena da, baita portzentaian ere; %20tik... [+]


Eguneraketa berriak daude