Munduan artista gehien kartzelaratu dituen estatua izan da Espainia 2017an

  • Herrialdez herrialde adierazpen askatasuna zein egoeretan dagoen neurtzeaz arduratzen da Freemuse erakunde danimarkarra. 2017ko txostena argitaratu berri dute eta "urte zaila” izan dela nabarmendu. Espainiako Estatuari kolore gorriak ateratzerainoko datuak argitaratu dituzte: hamahiru artista kartzelaratu ditu hamabi hilabetetan, eta munduan musikari gehien jazartzen dituen hirugarren estatua da.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2018ko maiatzaren 29a
Kartzelan sartu baino egun bat lehenago erbestera joan zen Valtonyc.

“Besteak isilarazteko kultura berria” nazioarte osoan zabaldu dela ohartarazi du erakundeak. Mendebaldeko demokraziek azken boladan erakutsitako joera “zinez kezkagarria" dela diote. Terrorismoaren aurkako legeak artistak isilarazteko tresna bilakatu direla diote, eta bide horrek erabat urratzen dituela giza eskubideak. 

Mundu mailan musikari gehien espetxeratu dituen estatua da Espainia. Atzetik segika ditu, besteak beste, Txina, Iran, Egipto eta Turkia. Guztira, hamahiru musikari dira egun kartzelan daudenak. Beste hainbati terrorismoa goratzea edo biktimak umiliatzea egotzi die, artista gehien auziperatzen dituztenen artean munduko hirugarren estatua bilakatuz. Soilik Egipto eta Etiopia daude bere aurretik.

Bestalde, Kataluniako auziak eragin nabarmena izan duela dio txostenak, azken hilabeteetan, PPren gobernuaren eta Generalitateko agintarien arteko liskarren testuinguruan dozena bat musikari auzipetu baititu Espainiak. Valtonyc, La Insurgencia taldea, Pep Gimeno eta Cesk Freixas musikariak kasu.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Adierazpen askatasuna

Adierazpen askatasuna kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude