Historikotzat jo duten akordioa sinatu dute G7ko finantza ministroek, Londresen. Lehen aldiz, %15eko gutxieneko zerga globala ezartzea adostu dute. Hala, enpresa handiei zailagoa egingo zaie zergak ordaintzea saihestea, eta aldi berean, hainbat herrialdek dumping fiskala egitea saihestuko dute, paradisu fiskalak egotea nekezagoa izango da.
Munduko ekonomia nagusietako buruek (AEB, Kanada, Japonia, Erresuma Batua, Alemania, Frantzia, Italia eta Europar Batasuna gonbidatu gisa) aurrekaririk gabeko akordioa prest utzi dute datorren asteburuan egingo den goi-bilerarako.
Uztailaren 9an eta 10ean, berriz, G20ko finantza ministroak bilduko dira Venezian (Italia) eta sozietateen gutxieneko zerga eta enpresa digital handiei tasa bat ezartzeko akordio orokorra lortzea izango da helburua, Bruno Le Maire Frantziako Ekonomia ministroaren ustez.
%15eko gutxieneko zerga globalaren bidez, zergak ordaintzeari ihes egiten dieten enpresei eta horren onurak jasotzen dituzten herrialdeei hesia estutuko zaie. Eldiario.es egunkariak Tax Justice (Zerga Justizia) erakundeak sare sozialetan akordioaz emandako iritzia jaso du. Erakundeak alderaketa bat egin du: herrialdeek gaur egungo zerga sistemaren ondorioz, erizainen urteko ia 34 milioi soldata ordaintzeko adina diru jasotzeari uzten diote, edo beste modu batez esanda, erizain baten urteko soldata segundo bakoitzean bildu gabe geratzen dira.
Erakundearen ikerketaren arabera, honako hauek dira galera fiskalen ardura handiena duten bost jurisdikzioak: Britainia Handiko Kaiman (galera fiskal globalen %16,5en erantzulea, 58.700 milioi baino gehiagoren baliokidea); Erresuma Batua (%10; 35.800 milioi baino gehiago); Herbehereak (% 8,5; 30.200 milioi baino gehiago); Luxenburgo (% 6,5; 22.600 milioi baino gehiago) eta Amerikako Estatu Batuak (% 5,53; 19.300 baino gehiago).
Alex Cobham Tax Justiceko kidearen iritziz, kontu handiz hartu behar da egindako akordioa: "G7ak akordioa lortu du nazioarteko zerga baten inguruan. Akordio handia da, baina ez da nahikoa: azkenean nazioarteko sistema fiskala XXI. mendera eramatea erabaki dute, baina soilik euren buruari lotsagabeki etekina ateratzeko adinakoa, gainerako mundua atzean utzita".
Mundu osoko ehunka enpresaren jabea da The Carlyle Group. Horietako bat da Garnica, Maderas de Llodion 39 langile kaleratu nahi dituen enpresa. Beste bat, aldiz, LiveU da, Israelen sorburua duen zuzeneko bideo emisioetan espezializatutako enpresa, erabilera polizial zein... [+]
Euskal Herriko Laborantza Ganbera elkarteak (EHLG) hogei urte bete zituen urtarrilean. Laborantza herrikoi eta iraunkorra sustatzen dihardute hasieratik gaur arte, eta erreferenteak dira sektorean. Orain, azaroaren 7, 8 eta 9an, Lurrama azokaren 20. edizioa ospatuko du EHLGk... [+]
Urriaren 15ean palestinar herriaren aurkako genozidioa salatzeko geldialdia egin dugu, indartsu. Itxi ditugu enpresak, elkarteak, egoitza publiko zein pribatuak, industrialdeak. Zaharren egoitzak edo ospitaleak ez, zerbitzu minimoak %100ean jarri dituztelako, zerbitzu ohikoak ez... [+]
2018ko Jaka Horiak oraindik gogoan dituztela, "guzia blokeatzeko" protestari hasiera eman zioten irailaren 10ean Frantziako Estatuko hainbat herri eta hirietatik, baita Ipar Euskal Herritik ere. Aitzina doa mugimendua. Krisi politiko potolo baten erdian, ahal bezala... [+]
Urriaren 15ean Palestinaren aldeko eguna da Hego Euskal Herrian, eta hainbat sindikatuk eta mugimendu herritarrek mobilizazioak, lanuzteak eta grebak deitu dituzte. ARGIAk bat egin du Palestinaren aldeko greba eta lanuzteekin. Hemen aurkituko dituzue egunaren jarraipena eta... [+]
Sindikatuek egindako lehen balorazioaren arabera, industriako enpresa handi askotako langileek bat egin dute lanuztearekin, zenbait kasutan jarraipena "erabatekoa" izan da gainera. Aldiz, beste sektoreetan, komertzioan eta enpresa txikietan kasu, eragina ez da... [+]
Hezkuntzak egun osoko greba bizi du Hego Euskal Herrian eta jarraipen zabala izaten ari dela adierazi diote ARGIAri langileen eta ikasleen ordezkariek. Jarraipenaren datuak, elkarretaratzeak, zabaldu dituzten mezuak eta deialdi berezituaren arrazoiak jaso ditugu. “Beste... [+]
Palestinaren aldeko lanuzteek enpresetan jarraipen zabala izatea aurreikusten zuten sindikatuek, eta hala izaten ari da. Gainera, mobilizazioak lantokietan bertan hasi dira, hiriburuetan egingo diren manifestazio handien atariko.
Urriaren 15ean palestinar herriaren aurkako genozidioa salatzeko geldialdia egingo dugu, indartsu. Itxiko ditugu enpresak, elkarteak, egoitza publiko zein pribatuak, industrialdeak. Zaharren egoitzak edo ospitaleak ez, zerbitzu minimoak %100ean jarri dituztelako, zerbitzu... [+]
Batzuontzat ikusezintasuna ez da berria. Edozein mailatan, edozein esparrutan. Ikusezinak gara. Asko jota, pasa gaitezke ikusezinak izatetik itzalak izatera. Zorionekoak, hazpegiak antzemanez gero. Askori egingo zaizue ezaguna. Edozein mailatan, edozein esparrutan. Baina gaurko... [+]
Urriaren 15eko asteazkena Palestinaren aldeko eguna da Hego Euskal Herrian, eta hainbat sindikatuk eta mugimendu herritarrek mobilizazioak, lanuzteak eta grebak deitu dituzte. Albiste honetan jaso ditugu deialdiak. ARGIAk bat egiten du Palestinaren aldeko greba eta... [+]
Asanblea Nazionalean egindu iragarpena du Frantziako lehen ministro Sébastien Lecornuk. PS Frantziako Alderdi Sozialistaren gutxieneko baldintza zen ostegunena aurkeztuko diren zentsura-mozioak ez babesteko.
Elkarrizketa-liburua da. Garbiñe Ubeda kazetariak idatzi du: 'Martxelo Otamendi. Handira jotzeko kazetaritza'.