Alacanten, Villenako kartzelaren kanpoaldean, atxilotu du Guardia Zibilak Nagore Mujika bilbotarra, Juan Carlos Iglesias presoari bisita egin eta gero. 6 urteko alaba berarekin zegoen.
Espainiako Barne Ministerioak azaldu duenez, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduari erantzunez atxilotu dute Mujika.
Etxerat elkarteak gogor salatu du gertatutakoa: "Senideei zuzendutako beste eraso bat da gaurkoa, dispertsioak ereindako babesgabetasunaren lurzoruan izateko aukera duen erasoa hain zuzen ere. Bereziki larria da gainera adin txikiko bat, bere alaba, hau dena bizitzera behartu izana. Ume honen eskubideak ez al dira beste edozein umerenak bezain errespetagarriak?"
"Dispertsioak eraman ditu Alacanteraino Nagore eta alaba egun osoko bidaian, eta justifika ezina da epaile baten zitazioaren izenean pertsona bat atxilotzea, epailaren aurrean aurkezteko komunikatzearekin nahikoa zenean", gehitu du Etxeratek.
Sortu alderdiak ere atxiloketa salatu du: "2008an espetxetik atera zenetik Bilbon bizi izan da Mujika, sendiarekin. Entzutegi Nazionalak bere atxiloketa agindu du ordea, "aurkitzeko moduan ez omen dago eta. Sortuk kezka adierazi nahi du, mendekuan oinarrituriko sumario berriak fabrikatzeko maniobra baten atarian egon gaitezkeen susmoa du eta".
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]
Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.
Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.