Txetx Etcheverryk subiranotasunaz hausnartu du David Lannes eta Nicolas Goñik idatzitako beste artikulu batetik abiatuta. Hausnarketa urrats bat harago doa eta Iparralden urriaren 10ean aurkeztuko den mugimendu berriaren berri ematen digu.
Artikulu hau Manu Robles Arangiz Fundazioak kaleratu du, Enbata agerkaritik euskaratuta, eta CC-By-SA lizentziapean ekarri dugu ARGIAra.
David Lannes eta Nicolas Goñiren «Souverainisme et souverainetés» testua, benetako ekarpena da egungo hausnarketa abertzalerako, baina baita Hexagonoan aspaldidanik bizirik dauden eztabaida batzutarako ere. Argitu beharreko hainbat kontzeptu garrantzitsu jartzen ditu mahai gainean, egun Emmanuel Macronek «separatismoa»ren aurka ekin dion gurutzadaren aurrean. Gurutzada hori Nicolas Sarkozyk identitate nazionalari buruz sustatu zuen «eztabaida» handiaren bertsio berri bat dugu. Davidek eta Nicolasek diotenez, beren subiraniaren ikusmolde bereziak jatorri hemendik du: “lurralde bereko biztanleen arteko loturatik (...), beren bizien baldintzei berriro heldu nahi diotenena. Sarritan, lotura hori nortasun kolektibo sendoa da, etengabe berritzen dena, eta ez da makurtzen goitik definitutako identitate monokromatiko eta finkoen aurrean. Askotan, identitate izenez aldarrikatu eta aurkezten dena (banderetan, kantu militarretan, 'Pinard saucisson' aperitibo publikoetan eta abarretan oinarritua), nortasun kolektiboa iraungita dagoelako ematen da. Hau da, giza eskalako bizitza kolektibo bat dagoen tokian, non kide garen eta laguntzen dugun, horrek zentzua ematen dio egiten dugunari eta gure bizitzak errotzen ditu. Aitzitik, tokiko bizitzaren dinamismoa desagertzen denean (askotan landa-exodoaren, ekonomia-sare handi baten hondoratzearen, metropolizazioaren, estandarizazio kulturalaren eta abarren ondorio konbinatu gisa), beste zerbait bilatzen dugu atxikitzeko, eta askotan atxikimendu horrek geratzen den azken adierazle kolektiboa hartzen du xedetzat, hots, estatu-nazioa eta haren sinboloak. Eta tokiko atxikimendu-zentzu lauso horretan aurkitzen du eskuin muturrak materiala nazio-estatuaren inguruan kanpoko etsaietan eta barruko etsaietan oinarritutako diskurtsoa garatzeko”.
Iparraldean ere berdin
Erronka hori ez da soilik gertatzen Frantziako banlieue, landa inguru eta hirien periferietan. Hau da, desozializazio eta pobretze bidean dauden leku horietan. Hemen bertan dinamika berberak ditugu, argi izendatze aldera “Iparraldeko klase herrikoi” deituko diegun horiengan. Eraisten ari diren probidentzia-estatuaren aldetik gero eta abandonatuago, alderdi, sindikatu eta elkarteetatik gero eta aldenduago, ez dute aurkitzen “sarrera-ate”rik eraikitzen ari den Euskal Herri horretara; eta hau izan liteke, izan beharko litzateke, beren hautazko komunitatea, zeinak posible egiten duen «giza eskalako bizitza kolektibo bat, non kide garen eta laguntzen dugun; horrek zentzua ematen dio egiten dugunari eta gure bizitzak errotzen ditu».
Apustua bikoitza da
Batetik, indarrean diren dinamika horiek, zeintzuk pertsonak bakartzen dituzten, horrela eraginez zaurgarriago izatea eta isilaraztea, etsipenerako egungo joerak pizten dituzte, baita areagotu ere ziurgabetasunaren, ezinaren eta aitortza ezaren sentipena. Hortik datoz gero abstentzioa, “deserritartzea”, ernegua, eskuin muturra eta era guztietako integrismoak, alferreko bortizkeriak eta gizalegerik gabeko ekintzak. Hauek areago pozoitzen dute herritarren bizimodua, aurrez ere kapitalismoaren gogortasun eta ankerkeria medio aski kolpatuta bazegoena.
Bestalde, hori dela eta biztanleriaren sektoreok ez dute parte hartzen benetan dagokien mailan, Euskal Herri burujabe, iraunkor eta solidarioan. Alegia, guk sistemaren alternatibatzat proposatzen dugun horretan. Urruntze horrek kalte eragingo dio gu kolektiboki eraikitzen ari garen proiektu honi eta beronek egungo gure jendartearen orokortasun eta aniztasuna benetan ordezkatzeko aukerari. Areago, deskonektatze horrek euskal nortasuna, «nortasun kolektibo sendoa (...), etengabe berritzen dena» ahuldu egiten du.
Erronka kolektibo berria
Datorren urriaren 10ean, larunbata, Baionan mugimendu berri bat eratzeko batzar orokorra izango da. Mugimendu horren jarduera Ipar Euskal Herriko inguru eta auzo herrikoietan eta herrikoiekin garatuko da eta bere xedea antolakuntza kolektiboa izango da. Kontua da klase herrikoietako eskubide eta oinarrizko beharrizanen alde egitea beren eguneroko bizimodu eta inguruan, lan munduaz beste (etxebizitza, auzoa, enpleguratzea, garraioa, eskolak, administrazioa, banku eta zerbitzuak, kontsumoa, osasuna, ingurumena, etab.), masa-organizazio abertzale baten baitan, errotik justizia sozialaren eta ekologismoaren ikusmoldetik abiatuta.
Baliatuko dituen ekintza eta mobilizazio moduei dagokienez, erreparatuko die mugimendu abertzaleari, langile-mugimendu eta altermundialistari eta “community organising”ari. Inguru herrikoietako jendearen bizimodua aldatu eta hobetzea izango du helburu, baina ez soilik alde materialetik. Izan ere, beste helburu bat izango baita herritarrok lehenago zuten aitortza eta errespetua berreskuratzea; sare sozial bat berrosatzea, solidaritate aktiboak eta kultur proiektu herrikoia, zor zaien lekua eskuratzea tokiko eta munduko bizi demokratikoan, eta euskal jendartearekin (ber)konektatzea.
Inguru herrikoi horietako jende gehiegik sentitzen du frantses Estatuak alde batera utzi duela, baina ez du beretzako lekurik aurkitzen euskal komunitatean ere. Mugimendu berri honen xedea lotura hori posible egitea da, klase herrikoi hauentzat gure proiektu nazionalerako sarrera atea izatea. Honek proiektua aberastuko du gure jendartearen errealitate desberdinen ikuspuntu progresistago, solidarioago, inklusiboago eta errepresentatiboagoa emanez.
Palestinan bideratzen ari den genozidioa salatu dute Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariek. Hainbat neurri hartuta ditu EHUk eta tartean, batzorde bat sortzeko proposamena egina dio errektoretzak Palestinaren aldeko unibertsitate mugimenduari, aurretik ere unibertsitateak... [+]
Urriaren 31tik azaroaren 2ra Baterajotzea izango da Zaldibarren, Euskal Herriko Gazte Feministek antolatuta. Egitaraua aurkeztu dute, eta izen ematea ireki.
Uda sasoian hamalau egunetan baino ez dute medikurik izan herrian, “inoiz baino jende gehiago” biltzen den egunetan, hain zuzen. Osakidetza “gainbeheran” dagoela salatu du udalak, eta herritarrak mobilizatzera deitu ditu.
Nagyrev (Austro-hungariar Inperioa), 1911. Zsuzsanna Fazekas emagina hungariar herrixkara iritsi zen. Bere egitekoaz gain, medikuntza, kimika eta beste alor askotako oinarrizko ezagutzak zituenez, eta Nagyreven ez medikurik eta ez apaizik ez zegoenez, berehala eragin handia... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Duela mende erdi frankismo gotorrenak bere aurkako ahotsak isilarazi nahi izan zituen ETAko eta FRAPeko bost militante hiltzen. 1975a zen, eta irailak 27 zituen. Baina alderantzizkoa lortu zuen, eta zenbaitek nahi luketenaren kontrara, askatasunaren aldeko borrokalari gisa... [+]
Jatorra, alaia eta positiboa da Sara Mirones (Bilbo, 1997). Pandemian mastozitosia izeneko gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten. Ordutik, Maratón de Lunares kanpaina abiatu du gaixotasuna ikusarazteko, gizartea kontzientziatzeko eta ikerketarako dirua biltzeko... [+]
DBH, Batxiler eta Lanbide Heziketan irakasle izateko ez dela zertan irakaskuntzan formakuntzarik jaso, aski dela ikasgai horretako edukiak menperatzearekin. Hori legeztatzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari hainbat erkidegotatik, eta gaia lehen planora ekarri berri du ELGAk,... [+]
Ikama ikasle antolakundeak deituta, ikasleak Palestinaren alde mobilizatu dira astearte honetan, Hego Euskal Herriko hainbat ikastetxe eta unibertsitatetan. “Denon erantzukizuna da egoerari buelta emateko salaketa egin eta mobilizatzea”.
Helburua, berez, "adingabeak babestea" da, batik bat pedofiliatik. Europako Batzordea eta Legebiltzarra udazken honetan hasiko dira araudia lantzen. Kezkak eta kexak areagotu dira zaintzaren, kontrolaren eta zentsuraren ikuspegitik.
Ernaik manifestazio jendetsua egin du igandean Donostian, estropaden ostean, "Ekin eta bultza askatasunera" lelopean. Milaka gazte elkartu dira independentziaren alde eta faxismoaren aurka. Txiki eta Otaegi omendu dituzte, beren borrokarekin jarraitzeko konpromisoa... [+]
Atzo egindako agerraldi publikoan adingabeei egindako iruzkin matxistei eta emakume helduek pairatutako ukituei dagokizkien garrantzia eman nahi izan zieten.
Dantza egin behar dutela entzun eta ukapena da lehenengo erantzuna. Gurasoek eta begiraleek badaezpada ez diete aurretik abisatu ere egin, baina ni ikusi orduko segituan igarri dute gaur dantza saioa dugula. Haserrea, protesta eta ihesa izan dira 8-9 urteko mutikoen erreakzioa.