Trumpen muga-zergen inguruan, orain arte, inor gutxik aipatu du horren guztiaren iturburua eta, Sun Tzuren ikuspuntutik, ekimenaren akatsik larriena izango litzatekeena: estrategia zuhur eta sakonik eza.
"Zure estrategia zuhurra eta sakona bada, asko da zeure aurreikuspenarekin irabazi duzuna; beraz, garaile izan zaitezke borrokan hasi aurretik ere. Zure pentsamolde estrategikoa azalekoa eta irismen gutxikoa bada, gutxi da zeure aurreikuspenarekin irabaz dezakezuna; beraz, galtzaile izango zara borrokari ekin aurretik ere. Horregatik esaten da garaileak diren gerlariak, irabazi eta gero joaten direla gerrara; eta garaituak izan behar duten gerlariak, berriz, lehenik gerrara joaten direla, gero garaile izango direla ustez".
Itzulpenak itzulpen, bi mila eta bostehun urte inguru izango dira hori idatzi zela, txineraz, balizko Sun Tzu hari egozten diogun Gerraren Artea ezin ezagunagoaren lehen atalean korolario modura. Aurreikuspen estrategikoaren garrantzia goraipatzera letorke. Ez du ematen muga-zergen gerra –ekonomikoa bederen, gerra baita– abian jarri duten arduradun (?) estatubatuarrek hura irakurtzeko aldarterik izan dutenik. Edo, irakurri badute, ulertu dutenik.
Txantxa ugari egin dira pinguinoak beste biztanlerik ez duen irlatxoa bezalakoei ere muga-zergak ezarri izanaren inguruan. Gogotik haserretu dira, aldiz, adituak eta begirale oinutsak erabakia hartzeko erabili den "ekuazio" itxurako trauskilkeria baldarrarekin. Baina, orain arte, inor gutxik aipatu du horren guztiaren iturburua eta, Sun Tzuren ikuspuntutik, ekimenaren akatsik larriena izango litzatekeena: estrategia zuhur eta sakonik eza.
Bere lehen agintaldian Txinari muga-zergak ezarri zizkionean, Trumpen helburua, ofizialki, herrialde harekin AEBek zuten merkataritza-defizita erauztea zen; praktikan, ordea, hura negoziaketa-mahaian eserarazi eta akordio abantailatsua lortzea izan zela esango nuke. Aditu gehientsuenen iritzian, muga-zerga haiek mesede baino kalte gehiago egin zieten AEBei. 2020ko urtarrilaren 15ean sinatu zen bi herrialdeen arteko hitzarmena, eta Trumpek garaipena bailitzan aurkeztu zuen.
Ordurako hasten ari zen pandemiak ezerezean utzi zuen adostua, eta ondorengo urteetan ere lehen bezalatsu jarraitu du munduko bi potentzia nagusien arteko merkataritza-desorekak. Orain jakiten ari garenez, Trumpentzat anatema moduko zerbait omen denak.
Anatema edo ez anatema, bere bigarren agintaldiaren gako nagusi bihurtu nahi izan du muga-zergen ika-mika. Mundu osora hedatuz. Baina lehendabiziko aldian ilun samarra bazen estrategia, bigarren honetan imajinazio kartsua behar da halako ezeren zantzurik antzemateko. Herrialde bakoitzarekiko merkataritza berdintzea ote? Banan-banan haietako bakoitzarekin tratuak eginez? Benetan uste ote du horrela Estatu Batuak berriro industrializatu eta edozertarako nahikotasuna lor dezaketela? Errazago konpontzen ote da Txinarekiko (edo beste edozeinekiko) arazoa... mundu guztira zabalduta?
Laburbilduz: estrategia bat ote da kaosa ereitea? Zuhurra eta sakona ote den ez dugu galdetuko.
Bandera amerikanoz inguratuta, muga-zergen oldarraldi berria iragarri zion munduari Donald Trumpek apirilaren 2an. Geroztik hamaika astindu jasan dituzte burtsek eta nazioarteko merkataritzak. Baina hau ez da zoro baten boxeorako ringa bakarrik: AEBetako politikan hamarkada... [+]
Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.
Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]
Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.
Jaitsiera AEBen muga zergen igoerari erantzun ez dieten eta negoziatzeko prest azaldu diren herrialdeei aplikatu diela argudiatu du Donald Trumpek, Europar Batasuna barne. Txina eta AEBen arteko lehia komertzialak gora egiten jarraitzen du.
Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez.