Herri mugimendu ugari elkartu zituen kontzentrazioa Mozal Legearekin zigortu izana salatuko dute

  • Datorren asteartean, otsailaren 13an, 9:00etan Mozal Legearen aurkako kontzentrazioa deitu dute Donostiako epaitegiaren aurrean. Metroa gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimenduko kide bat zigortu dutela eta honek helegitea jarri duela baliatu dute deialdia egiteko. 2016ko azaroaren 16an, Donostiako Udalak bere buruari "demokraziaren munduko hiriburu" deitu ziola baliatuz, udaletxearen aurrean herri mugimendu ugarik egin zuten protestaren harira zigortu dute.


2018ko otsailaren 07an - 10:59
Mozal Legearekin zigortu duten kontzentrazioko irudi bat. (Lander Arbelaitz)

Donostiako Udalak “Demokrazia Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala” antolatu zuen 2016ko azaroaren 16tik 19ra, hiria “Demokrazioaren Munduko Hiriburu” gisa aurkeztuz nazioarteko gonbidatu eta partehartzaileen aurrean. "Ekitaldi hura hipokrita eta zinikoa zelakoan, herri-mugimendu guztiei deialdia egin genien Satorralaia bizilagunen mugimenduak errealitatean bizi ditugun partehartze-falta eta inposaketa egoerak ikustarazteko, bai Metroaren pasantearen aferan eta errauskailuaren auzian, etxe kanporakaten auzian, eta abar", diote deitzaileek.

Protesta egiteko baliatu zuten kartela.

Ondorengo eragileek egin zuten bat protestarekin, bakoitza bere pankartarekin: Satorralaia metro pasantearen aurkako mugimendua, Eleak/Libre, Errausketaren Aurkako Mugimenduak, Etxe Kaleratzeak Stop!, SOS Miracruz 19, Belartza 2 gelditu, Uliako Lore Baratzak eta LAB. EH Bildu eta Podemoseko ordezkariak ere izan ziren bertan.

Ertzaintzari kontzentrazioa komunikatu zion kideak tokia zehaztean Udaletxearen helbidea jarri zuen paperean (Ijentea kalea 1). "Elkarretaratzearen egunean, ordea, bildutako talde sozialak eta pankartak asko ginela ikusita eta trafikoa ez oztopatzearren, kontzentrazioa eraikinaren atzeko aldetik aurrera mugitzea erabaki genuen, Alderdi Ederrera, pankarta guztiak lerroan zabalduz nazioarteko gonbidatuei harridura eta interesa eragin zien aldarrikapen pasillo ikusgarria osatu genuen", diote Satorralaiatik. Gauzak horrela, gonbidatu ugarik zergatiez informatzeko eta talde sozialekin hitz egiteko aukera izan zuten, baita herri mugimenduen salaketen berri izateko aukera hura eskertu ere.

Satorralaiaren iritziz, elkarretaratze hori molestagarria gertatu zitzaien agintariei eta Ertzaintzak 100 euroko isuna jarri zion manifestazioaren jakinarazpena egin zien kideari, elkarretaratzea Ijentea kaletik Alderdi Ederrera aldatzeagatik.

"Donostiako Udalak ez du urrezko danborra eta udal-argiteria bezalako kontuetan ez bada herri galdeketarik inoiz egiten, baina Demokraziaren Munduko Hiriburu omen da gero. Modu berean, Diputazioko eta Euskal Gobernuko demokratek ezezkoa eman diete Metroaren edota errauskailuaren aferetan herritarren parte-hartzeari bideak irekitzeko eta herri galdeketak egiteko milaka pertsonak egindako eskaerei", diote.

Eusko Jaurlaritzak Mozal Legea 11.000 kasu baino gehiagotan aplikatu duela ere salatu dute, nahiz eta Legebiltzarrean hitzez lege honen aurka daudela esaten duten.

Herri mugimendu ugari bildu ziren udaletxearen aurrean. (Lander Arbelaitz)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostia
2024-03-24 | Reyes Ilintxeta
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
"Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?"

Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]


25 lagunetara murriztuko dute turista taldeetako gehieneko pertsona kopurua Donostian

Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.


Hezkuntza sistema sozialista aldarrikatu dute ikasleek, martxoaren 20ko ikasle greban

Grebara jo dute bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek. Ikastetxeen ohiko jarduna gelditu eta kaleak hartu dituzte “negozioen eta inposizioen” hezkuntzaren kontra Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Goizeko aurreneko... [+]


Osakidetzaren pribatizazioaren aurkako manifestazio jendetsuak Bilbon, Gasteizen eta Donostian

Milaka pertsona elkartu dira larunbat honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburu bakoitzean,“osasun publikoaren narriadura, desegitea eta pribatizazioa” salatzeko. Osakidetzako aurrekontuaren %25 Lehen Mailako Arretara bideratzea eskatu dute.


Polizia operazio "arrazista" Donostian: 29 lagun eraman ditu Poliziak identifikatzeko

Ostegun goizeko 8:00etatik 12:20era Polizia operazio handia egon da Donostiako Martutene auzoko etxe okupatu batean. Espainiako Poliziak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak elkarrekin egin dute operazioa, “atzerritarren bulegoaren operazioa” dela azaldu dute. Donostiako... [+]


Eguneraketa berriak daude