Mozal legearen aurka Euskal Herrian ere protestak egin dituzte

  • Uztailaren lehenetik indarrean da Espainiako estatuan Herritarren Segurtasun Lege berria. Euskal Herriko hainbat hiritan protestak egin dituzte lege honek dakartzan eskubide galerak salatzeko. 


2015eko uztailaren 2an - 10:38
Bilboko erdigunea hartu zuen Mozal Legearen aurkako protestak, eta Ertzaintza iritsi zen bertara. (argazkia: Herrikolore)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Iruñean Merindades plazan egin dute elkarretaratzea asteartean. Gerturatutakoen artean, ahoak mozalez estalita agertu dira batzuk, lege berriak dakarren eskubide urraketa islatuz.

Irunean Merindades plazan egin dute elkarretaratzea (argazkia. ahotsa.info)

Bilbon ere, asteartean, Plaza Biribilean protestak egin dituzte, hiriko erdigunea hartuz. Mobilizazioetako partaide batek adierazi duenez, “adierazpen askatasunaren eta protesta eskubidearen aurkako eraso bat gehiago” da Mozal Legearen aplikazioa: “Kalean jarraituko dugu gure eskubideak borrokatzen”.

Bilboko erdigunean jendetza bildu zen protestara (argazkia: Herrikolore)

Donostian, ehunka pertsonek manifestazioa egin dute Bulebarretik abiatuta asteazkenean. Mozal legeari EZ zioen pankarta laranjarekin zeharkatu dituzte erdiguneko kaleak manifestariek.

Donostiako manifestazioa Bulebarretik ateratzen (argazkia: Lander Arbelaitz)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mozal legearen mehatxua
2024ko ekainaren 18
444.100

Eguneraketa berriak daude