Herritarren Segurtasun Legea, herri mugimenduak hain modu aproposean mozal legea bezala bataiatu duena, indarrean sartu da Espainiar Estatuan. Baita ere, egun berean, Zigor Kode berritua.
Egun beltza eskubide zibil eta politikoen defentsan ari garenontzat. Egun beltza herritar guztiontzat, guztion eskubideez ari baikara. Orain arte genuena ontzat edo onargarritzat jotzeko inongo asmorik gabe, jendarteari otzantasuna eta obedientzia inposatzeko jausi kualitatibo berri baten aurrean gaudela esan genezake.
Zigor Kodearen erreformak “faltak” desagerrarazten ditu. Bide judizialetik epaitzen ziren baina penalak ez ziren lege urraketa arinak (desobedientziak, desordenak, irainak…). “Hutsune” hori betetzeko, bide administratibotik Herritarren Segurtasun legea garatu du Estatuak, bide penaletik zigor kodea gogortu du bestetik.
Herritarren Segurtasun Legeak babesgabetasuna indartzen du. Prozedura administratiboa izanik, poliziaren hitzak balio frogagarria izango du legez, eta legeak zigortzen dituen jarrera askoren indefinizio maila onargaitza da. Errepresio zuriaren eremuan kokatzen gara gainera. Atxiloketarik edo epaiketarik behar ez duen zigorra, gutun bidez etxera helduko zaiguna. Inor espetxera bidaliko ez duena –ordaintzeko aukera izatekotan- baina etxean geratzeko tentazioa eragin dezakeena, pobretze garai hauetan poltsikoari egiten baitio eraso. Ikustarazten zailagoa den errepresioa, salaketa eta elkartasuna antolatzea nekezago egingo diguna ziurrenik.
Herritarren Segurtasun Legeak errepresioaren langa are gorago kokatzen du. Batetik, aurreikusten diren isunak epaiketa baten ondorioz jasoko genituzkeenak baino nabarmen altuagoak baitira. Hiru arau-urratze mota ezberdintzen ditu legeak. Oso larrientzako zigorra 30.001 eta 600.000 euro artean mugituko da. Larrien kasuan, 601 eta 30.000 euro artean. Arau-hauste arinen zenbatekoa 100 eta 600 euro artean kokatzen da. Orotara 45 arau-hauste jasotzen dira. 4 oso larriak, 24 larri eta 17 arin.
Bestetik, orain arte zigortuak izaten ari ez ziren portaera edo jarrera ugari kriminalizatzen ditu lege berriak. Are gehiago: borroka modu horietariko asko nor eta epaileek non eta epaitegietan zilegi bezala onartu izan dituzte azken urteetan, skratxeak edo etxe-desjabetzeen aurkako mobilizazioak kasu. Pentsa.
Hori da, hain zuzen ere, lege honen bereizgarri nagusiena eskubide zibil eta politikoen ikuspuntutik. Azken urteotan estatu osoan herri mugimendu ezberdinek garatu dituzten borroka modu berri eta eragingarrienak banan-banan jaso eta zigortzen ditu legeak. Hala nola: Erakunde eta instituzioen aurrean burututako elkarretaratzeak, lurren edo etxebizitzen desjabetzeak ekiditeko mobilizazioak, sare sozialen erabilera deialdiak edo mezu kritikoak zabaltzeko, poliziaren oldarraldien irudiak hartu eta zabaltzea, poliziaren aginduak desobeditzea, identifikatzeari uko egitea…
Finean, lege hau oraindik aurreproiektua zela adierazi genuen bezala, oinarrizko eskubide zibil eta politikoen ukazioa handituko duen legea; poliziari are botere, eskumen eta zigorgabetasun gehiago emango dizkiona; delitu berriak nahieran ezarriko dituena; horiek zehatz definitu gabe utzi eta erabateko babesgabetasuna sortuko duena; gogorrago baina ezkutuan zigortuko duena. Disidentzia ororen aurkako arma hedakor eta trinko bat; kalean, lehen lerroan eta egunero nahi adina erabiltzeko diseinatua. Gure borroka moldeak eta jendarte eraikuntza guztiz baldintzatzeko diseinatua.
Zigor Kode berritua eta Herritarren Segurtasun legea elkarren osagarri dira. Ez dugu espaziorik idatzi honetan aztertzeko, baina esan dezagun behintzat, orain arteko Zigor Kodearen erreforma guztiak bezala azken hau ere aurrekoa baino zigortzaileagoa dela. Estatu penalaren logikan sakontzen du oro har, dela espetxealdi iraunkor revisable delakoarekin, dela desordean publiko edo erresistentziaren moduko delitu txikien gogortzearekin.
Bilakaera kuriosoa gero gure eskubide zibil eta politikoena: Hamarkadetan zehar salbuespen arkitektura oso bat garatu zuen Estatuak Euskal Herriari begira. Beharra justifikatzen zuen ustezko arrazoia, borroka armatua. Administrazioenak ez diren biolentzia politikoak desagertzean, ordea, iraganeko salbuespen arkitekturaren birrinketarik ez. Alderantziz: disidentzia eskubidearen aurkako neurri berri eta hertsatzaileagoak. Herritarren Segurtasun Legea eta Zigor Kode berria, Segurtasun Pribatuaren Legea, Zigor Kode Militarraren eraldaketa… Laburrean, salbuespen politika iraunkorraren sakontzea.
Gor eta mutu nahi gaituzte, mozala jarrita. Batetik eskubide sozialik gabe uzten gaituzte. Bestetik, lapurretaren aurka protesta egiteko edo errealitate berriak erditzeko tresnak debekatu nahi dizkigute. Behar besteko larritasunez hartu behar ditugu Mozal Legea eta beste guztiak, haien ondorioez hausnartu.
Eskubide eta jarduera justu gehiago delitu bihurtu dituzten egun honetan, gogoratu dezagun lehenago ere delitu asko eginak garela. Eta delituok nahikoa jendarte babesarekin eta askoren artean egin ditugunean, errepresioa desaktibatzeko gai izan garela. Gogoratu dezagun, egun eskubide bezala onartzen zaizkigun gutxiak ere lehenago delitu izan zirela, eta haien praktika masiboak bihurtu zituela gerora eskubide.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]