Mozal Legea arbuiatu eta ARGIAri elkartasuna adierazi dio Gipuzkoako Aldundiko Imanol Lasak

  • Imanol Lasa Gipuzkoako Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak elkartasuna adierazi die ARGIAri eta legea aplikatuz isuna jaso duen Axier Lopezi.


2016ko apirilaren 20an - 16:42
Imanol Lasa Gipuzkoako Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak Mozal Legea bertan behera uzteko eskatu du.

Gainera, “irmoki” arbuiatu du Mozal Legea, eta bertan behera uzteko exijitu du. “Lege honek zuzenean egiten dio eraso informatzeko, eta informazioa jasotzeko oinarrizko eskubideari, eta denboran atzera eramaten gaitu, aspaldi gaindituta egon beharko luketen garai eta gobernu moldeetara, alegia. Gipuzkoako gehiengo sozial eta politikoaren aurka doa, eta lurralde zein estatu mailako kazetari elkarteek, eta ospe handiko hainbat profesionalek ozen salatu dute. Horregatik, berresten dugu lege honen aurka gaudela, eta bertan behera gelditzeko eskatzen dugu”, adierazi du.

Diputatuak “elkarlasuna” erakutsi die ARGIAri, eta lehen aldiz legearen aplikaziopean zigorra jaso duen Axier Lopez kazetariari.  “Babesa” adierazi die ere, “legearen aplikazio hau salatu eta bertan behera geldi dadin exijitzeko garatutako ekimen eta dinamikei ere, bai gizartetik sortutakoei, eta baita komunikazioaren sektoreko eragileek bultzatutakoei ere”.

Lasak gogorarazi duenez, Gipuzkoako eta Euskal Herriko gizartea “beti” mobilizatu izan dira “adierazpen askatasunaren eta informazio eskubidearen defentsan”. “Hala egin dute gure herrian kazetariak mehatxatuak eta erailak izan direnean, egunkariak itxi direnean, informazioak zentsuratu direnean, eta gertatu diren tankerako beste eskubide urraketa guztien aurrean ere”.

“Hori dela eta –ondorioztatu du–, Komunikazio diputatu gisa, nire erantzukizuna da berrestea lege hau bateraezina dela gizarte aurreratu batekin, demokrazia, gardentasuna eta botere publikoen kontrolaren aldeko apustuarekin, eta oinarrizko askatasun eta eskubideekiko errespetuarekin. Soilik aniztasunean sinesten ez duenak, iritzi, sentsibilitate eta ikuspuntu desberdinak daudela onartzen ez duenak, defenditu dezake tamaina honetako lege eragozpenak jartzea, gure gizartean hain inportantea den komunikazioko profesionalen lanari, eta informazioa jaso eta zabaltzeko ariketari”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA mozalik gabe
2021-01-15 | ARGIA
Gasteizko Herritarren Defendatzaileak arrazoia eman dio ARGIAri: Polizia grabatzea eskubidea da

Gasteizko udaltzain batek polizia operazio baten irudiak hartzea debekatu nahi izan zion mehatxuka ARGIAko kazetari bati 2020ko maiatzaren 7an. ARGIAk salaketa aurkeztu zuen Gasteizko Herritarren Defendatzailearen aurrean. Sindikoak arrazoia eman dio ARGIAri: Polizia grabatzea... [+]


2020-06-25 | Hala Bedi | ARGIA
ARGIAk eta HALA BEDIk kexa bana aurkeztu dugu Sindikoan eta Arartekoan, Poliziaren jarrera salatzeko

Iragan maiatzaren 7an eta 8an ARGIAko eta HALA BEDIko kazetarion lana oztopatu zuen Poliziak Gasteizen, mehatxuak eta gezurrak erabilita. Bi hedabideok Ertzaintza eta Gasteizko Udaltzaingoaren jarrera salatu dugu Arartekoan eta Gasteizko Sindikoan aurkeztutako kexen bidez.


2020-05-12 | Z. Oleaga
Informazio eskubidearen aurkako erasoa
Gasteizko udaltzain batek ARGIAko kazetari bati: "Mugikorra ez erabiltzeko agintzen dizut"

Gasteizko Udaltzaingoa legea urratuz sartu zen okupatutako etxebizitza batean ostegun gauean. ARGIAko kazetari bat han zen lanean. Udaltzainetako bat, legeak dioenari muzin eginez eta gezurrak erabiliz, kazetariaren lana oztopatzen saiatu zen desalojoaren lekukotasun grafikorik... [+]


2019-11-10 | Koldo Izagirre
Astean asteko historia
2017ko martxoaren 19a

Eguneraketa berriak daude