Isuna jarri diote Kataluniako kazetari bati Mozal Legea aplikatuta

  • Mercé Alcocer Catalunya Radio irratiko kazetariari 601 euroko isuna ezarri dio Espainiako Gobernuak Madrilen duen Delegaritzak, "agintea desobeditzeagatik".


2016ko maiatzaren 23an - 11:58
Pujol auzia jarraitzen ari zenean jarri zioten isuna Mercé Alcocerri.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Pasa den otsailaren 20an Pujol auziaz informatzen ari zen Alcocer. Hedabideei abokatu eta fiskalararengana hurbiltzen uzten ez zietela-eta, polizia-kontrolari iskin egin eta atzeko kale batetik sartu zen Auzitegira. Dokumentazioa eskatu zioten orduan.

Alcocerrek azaldu du kazetarien lana zorrotzegi oztopatu zutela poliziek, eta gaineratu du agintea desobeditzen ari zitekeenik ez zitzaiola pasa burutik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetarien aurkako jazarpena
Eguneraketa berriak daude