Mobilizazio ugari egiten ari dira Euskal Herriko ikastetxeetan, Ikasle Abertzaleen greba deialdiari erantzunez

  • “Hau ez da gure hezkuntza!” lemapean greba eta mobilizazio eguna antolatu dute asteazken honetan Ikasle Abertzaleek.


2018ko martxoaren 21an - 12:38
Ikasleak Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren delegaritzaren aurrean (argazkia: Hala Bedi).

Goizetik Euskal Herriko hainbat ikastetxetan nabaritu da deialdiaren eragina: piketeak ibili dira herri eta hirietako hezkuntza zentroetan eta herri eskolak antolatu dituzte, ohiko hezkuntzaren alternatiba praktikan jartzeko asmoz.

IAk gogorarazi ditu Euskal Herriko ikastetxeetan “problematika ezberdinei erantzuna emateko” egiten ari diren dinamikak, autodefentsa sareak, greba eskubidearen aldeko protestak edo herri eskolak, besteak beste. Horiek guztiak ez dira arazo “isolatuak”, antolakundeko kideen ustez, baizik eta hezkuntza gizarte eredu baten zerbitzura duen “egitura oso baten” ondorio.

Gasteizen identifikazioak eta Sakanan autobus bat geldiarazia

Ertzaintzak 60 ikasle inguru identifikatu ditu Gasteizen, mobilizazioekin lotuta, Hala Bedik informatu duenez. Gainera, polizia autonomikoko agenteek ikasleetako bati mugikorra kendu eta Whatsapp aplikazioan zeuzkan argazkiengatik Mozal Legea aplikatzearekin mehatxatu dute.

Bestalde, Sakanako IAk salatu duenez, eskualdetik hiriburuko manifestaziora zihoazen bi autobus gelditu ditu Espainiako Poliziak. Ikasleak jaitsiarazi, miatu eta identifikatu dituztela informatu du antolakundeak eta salatu du kontrol horren erruz 100 ikasle inguruk ezin izan dutela mobilizazioan parte hartu.

Eragozpenak eragozpen, mobilizazioekin jarraitu du IAk. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako manifestazioetan jende ugari elkartu da, beheko argazkietan ikusten den moduan.

Gasteizen jendetsua izan da eguerdiko manifestazioa.
Manifestazioari ekin aurretik zutabeak Iruñeko Antoniutti parkean elkartu dira.
Jendetsua izan da Donostiako manifestazioa ere.
Bilboko manifestazio burua Bizkaiko hiriburuko kaleak zeharkatzen.

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikasle Abertzaleak
Hezkuntza sistema sozialista aldarrikatu dute ikasleek, martxoaren 20ko ikasle greban

Grebara jo dute bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek. Ikastetxeen ohiko jarduna gelditu eta kaleak hartu dituzte “negozioen eta inposizioen” hezkuntzaren kontra Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Goizeko aurreneko... [+]


Hezkuntza "pribatizaziotik" ateratzeko, borroka

Ikasle Abertzaleak taldeak grebarako deia egin du martxoaren 20rako. Negozioen eta inposizioen hezkuntza borrokatu goiburuarekin manifestazioa ere eginen dute 12:00etan Iruñeko Foruen Plazatik aterata. Unibertsitatera sartu aurretik eta goi mailako ikasketak egiterako... [+]


Greba antolatu du martxoaren 13rako Ikasle Abertzaleak-ek

Eusko Legebiltzarraren aurrean elkartu dira Ikasle Abertzaleak-eko kideak martxoaren 13rako ikasle grebara deitzeko. “Azken hilabeteetan borroka prozesuak martxan jarri ditugu Euskal Herriko ikastetxe eta campusetan eta, orain, pausu bat gehiago emateko unea dela uste... [+]


2023-09-24 | Mikel Eizagirre
"Militantzia politikoaren zilegitasuna defendatu behar da, inolako baldintzarik gabe"

2016ko apirilean atxilotu zituzten Leioako 5ak, errepresioaren aurkako ikasle protesta batean. Zazpi urteren ostean izango da epaiketa, irailaren 27an, eta 39,5 urteko espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko kalteordainak eskatuko dizkiete. Epaiketaren atarian, haietako birekin... [+]


2023-09-19 | Gedar
'Leioako 5en' askatasuna exijitu dute Altsasun

Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak', 2016an Leioako campusean izan zen ikasle mobilizazio baten harira. 45.000 euroko eta 40 urteko zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Aste honetan ere mobilizazioak egingo dituzte, auzipetutako bost lagunen eskualdeetan nahiz... [+]


Eguneraketa berriak daude