Podemos alderdiko buruzagi zaren horrek, adierazpen zakarrak egin zenituen abenduaren 27an Arnas Dezagun (AD) ekimenari buruz, Euskadi irratiko Faktoria saioan. Pentsatu nahi dugu ez duzula ADren proposamena arretaz irakurri, eta aurreiritzietatik jardun zenuela, baina ez fede txarrez, ezjakintasunez baizik. Beste inork baino gehiago, politikariek ondo neurtu behar zenituzkete zeuon hitzak, eta batez ere jakinaren gainean hitz egin, hedabideetan oihartzuna izaten baituzue, batetik, eta zuen jarraitzaileen iritzian zuzenean eragiten duzuelako, bestetik.
ADren proposamena "negargarri eta klasistatzat" jo zenuen. Harrapazan!
Inondik ere ez. Izan ere, ADrena proposamen landua eta neurritsua da, arretaz hausnartutakoa eta irakaskuntzan nahiz soziolinguistikan adituak diren zenbait euskaltzalerekin kontrastatua.
Bestalde, “klasistatzat” jotzean agerian geratu da ez duzula proposamena irakurri, edo ez duzula ulertu. ADren proposamenak berariaz aipatzen eta aintzat hartzen ditu haur guztiak, goiburutik bertatik “euskara ume guztientzat” aldarrikatzen delarik.
"Arnas dezagunren proposamena 'negargarri eta klasistatzat' jo zenuen. Harrapazan!
Inondik ere ez"
Manifestua irakurtzeko bost minutu hartzen badituzu, horrelako pasarteak aurkituko dituzu: “Ama hizkuntza gaztelania (frantsesa Iparraldean) ez duten umeak lehenetsi daitezke, euskara komunikazioan ardatz izatea, eta haur etorkin atzerritar horien inklusioa errazteko…Haur erdaldunei (erdara zein den ere) berariazko laguntza eskaini behar zaie ikastetxeotan, euren euskara maila indartu eta euskalduntze prozesua azkartzeko”. Non ikusten duzu zuk “klasismoa”?
Faktoriako elkarrizketan aitortu zenuenez “Nire azalean ikusi dut nola gertatzen den, ume bat, euskaldun osoa dena, eta gazteleraz gaizki egiten duena, nola joaten den gaztelera bereganatzen, eta nola euskara gelditzen den pixka bat… beno, nola pisua galtzen duen”. Hala da, bai. Hainbesteko pisua galtzen du euskarak, ze, haur euskaldun askok bazterrera ere uzten dute-eta, ikastetxean bertan pairatutako egoeren ondorioz. Ondorio tamalgarri horri konponbide (bat) proposatzera dator AD. Zureak dira ondoko hitzok ere: “Baina aldi berean, ikusi dut nola nire umeek lagundu dieten beste batzuei euskara ikasten”.
Horrela gertatu bada, zorionak! Kosta egiten zaigu sinistea, baina. AD ekimenean bildutako guraso guztion eskarmentua oso bestelakoa da: gure haurrek euskaraz jarduteko oztopo handiekin egin dute topo beste haur euskaldunengandik sakabanatu dituztelarik, eta gainera ezin izan diete haur erdaldunei euskara ikasten lagundu, gaztelera gertatu baita euren arteko harremanetarako hizkuntza bakar, eta euskara, ezkutatu beharreko “gelako hizkuntza” kasurik onenean.
Hurrengo pasarte honek ere, aditzera ematen du berriro ez duzula manifestua irakurri ere egin: “Irlak sortzea, gure umeek dituzten pribilegioei eusteko, ez dauka batere zentzunik, ez da batere solidarioa eta negargarria da proposamen bezala”. Batetik, ADren proposamenak ez du “irlak” sortzea proposatzen. Haur euskaldunak ez sakabanatzea proposatzen du soilik, euron artean eta beste haurrekin (D ereduaz ari gara) euskaraz jarduteko aukera izan dezaten sikiera. Bestetik, jakin behar zenuke euskaldunak ez garela pribilegiatuak Euskal Herrian, bigarren edo hirugarren mailako herritarrak baizik. Gure haurrek D ereduko ikastetxe askotan jasan behar izaten dutena da bazterketa horren beste adibide, hau bai, negargarri bat.
ADek eskola-eredu inklusiboa eta guztiz solidarioa proposatzen du, baina euskara ardatz (eta ez gaztelera edo frantsesa, orain gertatzen den bezala), inklusioa eta elkartasuna etxetik hasten baitira, eta ez etxekoak (ez beste inor) baztertuz eta zokoratuz.
Edonola ere, argibide hauei nahikoa iritzi ez eta azalpen zehatzagoak beharko bazenitu, prest gauzkazu zurekin biltzeko. Lehenago ere helarazi dizugu gonbita.
Aro berriarekin ADren manifestua irakurtzeko lan xumea hartuko duzulako esperantzaz, urte berri on!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]