Rajoyk beltzean gainsoldatak kobratu zituela diote PPko diruzain ohiaren agiriek


2013ko uztailaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Rajoyk gainsoldatak kobratu zituen gutxienez 1997an, 1998an eta 1999an, legea urratuz.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hala, Bárcenasen agiri zati horren arabera, Rajoyk gainsoldatak kobratu zituen gutxienez 1997an, 1998an eta 1999an, legea urratuz. El Mundok dioenez, diru estra puru maletin batean jasotzen zuen, eskudirutan, Ministerioan bertan. Agirietan ikus daitekeenez, 1997an 7 milioi pezeta kobratu zituen, 1998an 4.200.000 pezeta eta 1999an beste 4.200.000 pezeta.

Rajoyz gain, B kontabilitate horretan agertzen dira baita ere Aznarren garaian idazkari orokor zen Francisco Álvarez-Cascos, Ekonomiako presidente-ordea zen Rodrigo Rato, Barne ministro zen Jaime Mayor Oreja eta Enplegu ministro zen Javier Arenas.

El Paísek aurkeztu zituen agiri horien kopiak baliozkotzat jo ditu dagoeneko epaitegiak.

Espainiako PPk, beste behin, ukatu egin du alderdiko agintariek inoiz gainsoldatak jaso dituztenik.


Eguneraketa berriak daude