Milaka pertsona atera da kalera EAEko hiriburuetan Jaurlaritzari "errealitateari erantzuten" dioten aurrekontuak eskatzeko

  • Abenduaren 13an milaka pertsona atera dira kalera Bilbo, Donostia eta Gasteizen, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak egindako deialdiari erantzunez, Jaurlaritzari aurrekontu sozial, parte hartzaile eta burujabeak eskatzeko. Azaroan Nafarroan mobilizatu ondoren, EAEn abiatutako dinamika mobilizatzailearen azken mugarria izan da, Jaurlaritzak EAEko aurrekontu-proiektua abenduaren 17an aurkeztu aurretik.

Argazkia: @EskubideenKarta.

2020ko abenduaren 14an - 07:17

Irakurketa hau egin du ELA sindikatuak bere webgunean: "Osasun krisiak lehendik zetorren sistemak ez duela funtzionatzen argi eta argi utzi du, estrukturala eta askotarikoa zen krisiak azeleratuz/bizkortuz: zaintza krisia, lan harremanen krisia, garapen ereduaren krisia, babes sozialaren krisia... Horregatik, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak normalitate berria aldarrikatzen du, herritar guztion eskubideak bermatuko dituen eredu berri bat. Gobernuek osasun krisiari erantzuteko hartzen ari diren neurrien oinarrian, funtzionatzen ez duen sistemaren esentzia dago. Beraz, aurretik zeuden gabeziak konpondu ez eta errepikatuko dira, larrialdi testuinguru honetan herritarrak babes gabe utziz".

Bilboko manifestazioaren ostean, LAB sindikatuko Garbiñe Aranburuk zera azpimarratu du: "Azken hilabeteotan inoiz baino ageriago geratu dira sistemaren hutsuneak, inoiz baino argiago geratu da kapitalismoa dela bizitzaren etsairik handiena. Eredu berri bat behar dugu".

Donostiako manifestazioaren ostean, ekonomia sozial eraldatzailearen Olatukoop sareko Iker Eizagirrek hauxe nabarmendu du: "Euskal Herriak badu, eta izan behar du gaitasuna gertuko eredu sozio-ekonomiko burujabe eta demokratiko bat aldarrikatzeko. Dena denona izan arte!".

Mitxel Lakuntza ELAko kideak adierazpen hauek egin ditu Bilboko manifestazioaren ostean: "Ez dituzte zerbitzu publikoak indartuko, ez dira baliagarriak izango pandemiaren ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko edota eredu produktibo jasangarriago baterantz aurrera egiteko ere. Aurrekontu hauek errealitatetik kanpo daude".

"Lehentasunezko" zazpi aldarrikapen

"Herritarron bizitza eta beharrak erdigunean jartzen dituen lehentasunezko 7 aldarrikapen" aritu da Eskubide Sozialen Karta mahai gainera ateratzen mobilizazio ezberdinetan. Kartaren ustez, urgentea da EAE zein Nafarroako aurrekontuek lehentasuna hauek bermatzeko diru partida zehatzak, prozesuak edota errekurtsoak aurreikustea. Hemen irakur daitezke zazpi aldarrikapenak.

Argazkia: @OlatuKoop.
2021erako ez dute oso aurrekontu ezberdinik espero

Eusko Jaurlaritzak abenduaren 17an bidaliko du Legebiltzarrera aurrekontu proiektua. Manifestazioen deitzaileek iragartzen dute 2021eko aurrekontuak 2020koaren oso antzekoak izango direla. "Hau da, aurrekontu kontinuistak izango direla, ezer gertatu ez balitz bezala. Aurrekontu hauek ez diote erantzungo herritarrontzat lehentasunezkoak diren beharrei: ez dituzte zerbitzu publikoak garatuko, ez dute babes soziala indartuko, ez dute kalitatezko enplegua bermatuko eta ez dute zaintza sistema publiko baterako urratsik emango".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskubide sozialen karta
Trantsizio ekosozialaz hausnartzeko topaketak antolatu ditu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak

Su txikien itsasoa deituriko topaketak antolatu dituzte irailaren 30erako Ozaetan (Araba). Gizarte mugimenduko eragile guztiei luzatu diete gomita,  "harremanak estutzeko", "sinergiak sortzeko" eta elkarren arteko "zoru komun eta erronken"... [+]


2023-06-15 | Hala Bedi
Trantsizio ekosoziala elkarrekin pentsatzeko hitzordua proposatu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak

Irailaren 30ean Ozaetako GaraiON Sorgingunean "Su Txikien Itsasoa" ekimena burutko dute, konfluentzia espazio izan nahi duena. Eragile ezberdinen arteko aliantzen garrantzia nabarmendu dute.


2022-12-22 | Ahotsa.info
Nafarroako 2023rako aurrekontuek ez diote gizartearen pobretzeari aurre egiten, Eskubide Sozialen Kartak salatu duenez

Eskutitza osatzen duten erakundeek kontzentrazioa egin dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean, Aurrekontu hauei ez! Pobretzearen aurrean, erreforma fiskala lelopean.


2022-11-21 | Lide Iraola
Eskubide Sozialen Karta
Aberastasunaren banaketa exijitu dute milaka lagunek, eragile sozial anitzek deituta

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta, manifestazioak egin dituzte larunbatean Donostian, Bilbon, Iruñean eta Gasteizen. 15.000 lagun baino gehiago bildu dira, eta aberastasunaren banaketa, bizitza duinak eta prezioen kontrola exijitu diete Eusko Jaurlaritzari... [+]


2022-11-11 | ARGIA
2008an baino 103.000 herritar gehiago daude pobrezian, eta urriagoak dira zerbitzu sozialak Eskubide Sozialen Kartak salatu duenez

Eskubide Sozialen Kartak deituta diru sarrera duinen aldeko ekimena egin dute Bilbon eta Iruñean. 1.400€ko gutxieneko soldatak eta 1.260€ko gutxieneko pentsioak exijitu dituzte. Adierazi dutenez, 2008an baino 103.000 herritar gehiago daude pobrezia egoeran... [+]


Eguneraketa berriak daude