Bizi mugimenduak deitutako martxa bat egin dute Baionan, klima aldaketari aurre egiteko neurri eske. Errepidea itxita eduki dute ordubete inguruan.
Klima aldaketaren kontra politika erabakigarrien eske jarraitzen duten ahotsak ozen entzun dira arratsaldean, Baionan, Bizi mugimenduak deitutako protestan. Klima eta justizia sozialaren martxa. Hitzetatik ekintzetara lelodun pankartaren atzetik, 850 bat pertsona elkartu dira, manifestazio alai eta koloretsu batean. Eragile politiko, sozial eta sindikal andanaren babesa izan zuen protestak, eta ekintza sinboliko batekin bukatu zuten, San Espiritu zubia blokeatu baitzuten oren bat inguru.
Baionako Paul Bert plazan emana zuten hitzordua, 15:00etarako. Bozgoragailuetatik Negu Gorriak-en kantuak entzuten ziren bitartean, oihu eta lelo asko eta askotarikoak entzun ahal izan ziren ibilbide guzian zehar: “1, 2, 3 gradu; gizateriaren aurkako krimen bat da”; “alda sistema, ez klima”; “a anti antikapitalista”. Jaka Horien mobilizazioetan asmatu duten kantua ere ez zen falta izan: “Macronek nahi ez badu ere, gu hemen gaude”.
Manifestazio buruan, Bizi-ko kideen kamiseta berdeak; gibeletik, Jaka Horiak, eta CGT sindikatuko bandera gorriak. Beste eragile andanaren kolore eta sinboloak ere ikus zitezkeen. Anitzek, etxetik ekarri zituzten aldarrikapenez betetako pankartak: “Ez dago B planetarik”, irakurri zitekeen horietako batean; “zein ederra zaren karbonorik gabe”, beste batean.
Ekintza sinboliko bat ere proposatu dute. Baiona-Angelu-Miarritze hirigunean martxan ezartzen ari diren trambusaren harira, obrak egin eta zirkulazioa aldatu dute, baina hitz emandakoaren kontrara, autoei lehentasuna utzi diete leku anitzetan. Horren adibide da San Espiritu zubia. Hara iristean, zirkulazioa moztu eta zubia okupatu dute sinbolikoki. “Herri harresi” bat osatzera deitu dute, manifestariak lurrean esertzera gomitatuz. Bat batean, azken hilabeteetan herriko etxetatik lapurtu dituzten Macron presidentearen argazki bat atera da jende artean. Txalo zaparrada batekin agurtu dute manifestariek.
Euskal Elkargoari eta euskal kostako herriko etxeei mezua helarazi nahi dietela azaldu du Etxeberrik. Autopistak kudeatzen dituen Vinci enpresarekin akordioa egin dute, autopistaren zati bat dohainik jarri eta hiri erdia ekiditeko sahiesbidea bilaka dadin “Vinci ordainduko duzue gure hiri barneetako auto zirkulazioaren parte handi bat arintzeko. Ber denboran, ez badiozue autoen zirkulazioari biderik hesten hiri horien barnean berean, klima arazoa larritzen duzue, hori onartezin da”, salatu du. “Ororen buru, auto gehiago, berotegi efektuzko gas isurketa gehiago, zenbait urtetan bakarrik, gure herriak autoz beteak liratezkeelarik, baina gaur egun baino auto kopuru handiagoarekin”. Autoentzat diren bideak, autobusentzat, oinezkoentzat eta txirrindularientzat eraldatzeko eskatu dute. Halaber, autoentzat moztutako zubian, oinez eta bizikletaz ibiltzera deitu dute, horrek eman lezakeena erakusteko.
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak eragingo lituzke, Europan negu oso hotzak eta uda lehorrak izango... [+]
Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]
Prekaritate global hirukoitza pairatzen dute Pakistanen, klimak, energia gabeziak eta finantza publiko arazoak elkarrekin eragindakoak, bakoitzak bertze bien kalteak areagotzen dituela. Halere, arazoaz jabetu dira bertako agintariak eta bideratu dituzte aldaketak, nahiz eta... [+]
2003ko udarekin batera, 1970etik beroena izan da aurtengoa. Europar Batasuneko "Copernicus" behategiak larrialdi klimatikoa dela-eta bero boladak "maizago" egongo direla dio, eta aurtengo ekainean bere ondorioak izan ditu: ehunka pertsona hil dira Europan.
Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.
Lurreko bi heren baino gehiago ura da; ur horretatik %96, ozeanoetako ur gazia. Eguzki izpiak ozeanoetako lehen 200 metroko sakonerara heltzen dira, eta bertan bizi dira munduko arrantza industriak ustiatzen dituen espezie ia guztiak. Aitzitik, zientziak gehiago erreparatu izan... [+]
Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]
Berria izateari utzi dio: beroketa globalak bi graduak gaindituko ditu, eta gainditze horrek ondorio oso garestiak ditu. Klimaren gaia tabu bilakatzen ari den testuinguru berri honetan, banketxe handiek ez dute horri buruz komunikatzen, baina arazoaz ongi jabetu dira eta... [+]
Klima-aldaketari buruzko BC3 ikerketa-zentroak baieztatu duenez, Europako hiriak atzera geratzen ari dira klima-aldaketari egokitzeko neurrietan. Hain zuzen, nazioarteko beste zentro batzuekin batera egindako ikerketan frogatu dute egokitzapen klimatikoko planen ia % 70k ez... [+]