Mikrokredituak bazterketa egoeran daudenentzat, Fiare banku etikoaren bidez

  • Andoaingo Udalak eta Fiarek sinaturiko hitzarmenari esker, bazterkeria egoeran dauden eta arrisku hori duten herritarrek mikrokredituak eskatu ahal izango dituzte banku etikoan, ohiko bankuek exijitzen dituzten baldintzetatik aske.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi
2018ko otsailaren 07a

600 eta 2.500 euro arteko maileguak eskatu ahal izango dituzte, prestazio sozialek ordaintzen ez dituzten oinarrizko beharrak ordaindu ahal izateko. Malgu jokatuko du Fiarek, eta hala, eskatzaileek 24 hilabeteko epea izango dute dirua itzultzeko eta hileroko kuota ezingo da izan %35eko zorpetze ratioa baino handiagoa.

Mikrokredituentzako dirua Udalak emango dio Fiareri, eta bankuak berak gestionatuko eta onartuko ditu mikrokredituak, Gizarte Zerbitzuek egindako txostenak kontuan hartuz.

Egitasmoa otsailaren 15ean jarriko da martxan. Informazio gehiago, Andoain.eus helbidean.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Ekonomia eraldatzailea  |  Pobrezia  |  Andoain  |  Bazterkeria

Ekonomia eraldatzailea kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-27 | Ivan Miró
Burujabetza ekonomikorik gabe ez dago burujabetza politikorik

Apirilaren 14an egin zen Bartzelonan lehen Ekonomia Errepublikarreko Laborategia, Altxa Dezagun Errepublika prozesuaren baitan. La Lleialtat Santsenca kooperatiba obrero zaharrean, ehundik gora aktibista elkartu ziren, errepublika gauzatzeko 155 neurri ekonomiko proposatzeko.


REAS, Olatukoop, Koop57, Katakrak eta Argia: Alternatibak Puntuka
MULTIMEDIA - solasaldia

Reas Euskadiko Marian Díez, ARGIAko Estitxu Eizagirre, Olatukoop eta Koop57ko Amaia Oleaga eta Katakrak eta Alternatiben Herriko Maitane Unzu, puntuka erantzuten jarri zituen Naroa Elortza gai jartzaileak "Ekonomia sozial eraldatzailea eta burujabetza(k)" mintegian Gasteizen ekainaren 22an.


2018-06-14 | ARGIA
OlatuKoop: growing membership of the Basque solidarity economics network

Four years have passed since the solidarity economics network was set up, and 26 community companies are already members.


2018-06-11 | Uztarria
Proiektu eraldatzaileek elkar ezagutu dute Azpeitian Olatukoopen Saretze Egunean

Olatukoop sareak Sanagustin kulturgunean egin ditu Saretze Eguneko jardunaldiak gaur, zapatua. Ekonomia soziala eta eraldatzailea ardatz dituzten enpresen, erakundeen nahiz elkarteen sarea da Olatukoop, eta gaur dozenaka lagun elkartu da Sanagustinen, esperientziak elkartrukatzeko.


Geltoki: ekonomia solidarioa, elikadura subiraua eta kultura alternatiboa sustatzeko gune

Autobusentzako gunea zen garai batean 'Geltoki' bilakatu da orain. Larunbatean zabaldu zituen ateak eta garai bateko leihatilak denda bilakatuta daude. 


2018-06-07 | ARGIA
OlatuKoopek indarberrituta ospatuko du Azpeitian 'Saretze Eguna'

Lau urte igaro dira ekonomia eraldatzailearen sarea eratu zela eta jadanik 26 dira bertan parte hartzen duten enpresa komunitarioak.


2018-05-31 | ARGIA
Iturola
Eraldaketa sozioekonomikorako laborategia inauguratu dute Hernanin

Iturola elkarlan “sorguneak” Beterri-Buruntzako komunitatearen ongizatea helburu duten proiektuak biltzen ditu. Ostegun goizean inauguratu dute ofizialki Hernanin.


2018-05-27 | Xalba Ramirez
Abaraska proiektua
Etxebizitza, auzoaren eragile sozial

Erosi, alokatu eta okupaturen artean, etxebizitzaren arazoari erantzun berri bat ari dira entseatzen Donostiako Abaraska proiektuko kideak. Teilatu batetik harago, ingurua eraldatu eta beste bizi eredu baten oinarria izan daitekeelako jarri dute martxan etxebizitza kooperatiboaren proiektua. Definizio fasea behin igarota, bizitoki izango duten espazioa lortu eta errealitatera salto egiteko aliantzak josten dabiltza.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude