Migratzaileak atxilotzeagatik sariak eskaintzea ez da berria, aitortu du Jupol sindikatuak

  • Jupol sindikatuak Irungo Atzerritartasun eta Mugen Brigadaren partetik maiz migratzaileak atxilotzeko presioak jasotzen dituela aitortu du.


2023ko ekainaren 8an - 12:30
Azken eguneraketa: 16:33
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Jupol sindikatuak aitortu du migratzaileak atxilotzeko presioak jasotzen dituztela espainiako poliziek Irungo Atzerritartasun eta Mugen Brigadaren partetik. Gainera, mehatxuak eta txantaiak ere ohikoak direla adierazi du, “estatistika” betetzeko. Hau da, beste toki batera lekualdatzeko mehatxupean geroz eta atxiloketa gehiago egitera bultzatzen dituzte espainiako poliziak. Bide batez, antzerako presio eta politikak ohikoak direla aitortu du, “urte luzez normalizatu” dena.

Jakitera eman zen atzo, Espainiako Poliziaren EAEko buruzagitzak atzera bota zutela Espainiako Poliziaren Irungo taldeak onartu nahi zuen neurria: asteburuan migratzaile bat atxilotzeagatik, hiru jai-egun; bi migratzaile edo gehiago atxilotzeagatik, lau jai-egun; eta hamar atxilotutik gora, bost. Denis Itxasok "absurdotzat" jo du ezarri nahi zuen neurria, eta brigadaburuaren jarrera desegokia salatu du.

 


Migrazioa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.