Migratzaileak atxikitzeko zentroen aurka gose greban

  • Izen ezberdinak dituzte baina Europa guztian zehar daude migratzaileak atxikitzeko zentroak (CIE direlakoak Espainiako Estatuan, CRA Frantziakoan) eta horietan bizi dituzten baldintza penagarri eta bidegabeak behin baino gehiagotan salatu dituzte. Gose greba eginez hasi dute urtea zentroetako bateko migratzaileek, protesta moduan.


2020ko urtarrilaren 8an - 14:39
Migratzaileak atxikitzeko zentroetako batean duela urte batzuk eginiko protesta.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kartzelen pareko lekuak dira, zeldatan dituzte migratzaileak, sarri pilatuta eta baldintza oso txarretan. Inork ez du horrelako batean bukatu nahi, jatorrizko herrialdera deportatua izateko bide ere badirelako maiz.

2020a hasi eta lehenengo astean, 24 ordu baino gehiagoko gose greba egin dute Valentziako CIEan dauden migratzaileek, “bidegabeki kendutako askatasuna eta zentroko baldintza inhumanoak” salatzeko. Adin txikikoek CIEtan bukatu izan dutela (legez kontrakoa dena), zentro barruan polizien erasoak jasan dituztela eta osasun arazoak dituztenek behar bezalako arretarik jasotzen ez dutela ere kritikatu dute grebalariek.

Zentro hauetan euren eskubideak urratzen direla argi dute.

Hain juxtu, migratzaileak atxikitzeko zentroak giza eskubideen aurkakoak direla eta desagertu egin behar dutela aldarrikatzen dute, aspalditik, “CIErik Ez” kanpainako kideek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inor ez da ilegala
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!