Michelinek 150 langile kaleratzeko mehatxua egin du

  • Enpresak komunikabideei filtratu die berria langileei eta batzordeari jakinarazi aurretik. Kaleratzeen iragarpena langileek eta LAB sindikatuak Michelineko zuzendaritzaren "deriba autoritarioa" salatu ostean etorri da.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko azaroaren 27an - 12:39
Azken eguneraketa: 15:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Kaleratzeen iragarpena, LABek salatu duenez, zuzendaritzak dagoeneko martxan duen prozesu baten jarraipena da. «Hilabete hauetan, enpresak lan-kargaren galera, plantilla gaindimentsionatua, soberan dagoen jendea eta, berriz ere, konfiantza galera aldarrikatu ditu Gasteizko lantegian», azaldu du sindikatuak.

LABek gogorarazi du langileek egin duten gauza bakarra «dagozkien eskubide demokratiko oinarrizkoenak defendatzea» izan dela: lan-baldintzen alde mobilizatzea eta erreferenduma antolatzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan eskubideak
Eguneraketa berriak daude