Metano gasen isuriak hamar urtean %30 gutxitzeko konpromisoa hartu dute EBk eta AEBek

  • Europar Batasunak eta AEBek klima larrialdiaren aurrean adosturiko akordioa ostiralean aurkeztuko badute ere, puntu nagusia aurreratu du hainbat hedabidek: 2030erako metano gasen isuria heren bat murriztea da helburua.


2021eko irailaren 14an - 15:05
Azken eguneraketa: 17:06
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

CO2ak baino gehiago berotzen du atmosfera metano gasak, eta hamar urtera CO2 bihurtzen da. Karbono dioxido gehien isurtzen duten herrialdeak ostiralean bilduko dira Eskozian, eta emango dute akordioaren berri. Horren ostean, beste herrialde batzuek konpromisoarekin bat egitea aurreikusten da, hala nola Txina, Brasil eta Indiak.

Energia, nekazaritza eta hondakinen kudeaketa dira metano gehien isurtzen duten sektoreak.

Klima larrialdiaren aurreikuspenak gero eta ezkorragoak dira. IPCC Klima Aldaketari buruzko Gobernu Arteko Taldeak abuztuan kaleratutako txostenean azaldu zuen egoeraren larritasuna. Tenperatura 1,5 gradu igoz gero, atzeraeragin ezinezko kalteak egongo dira ingurugiroan: lehorteak, bero boladak eta euriteak. Egungo bidea jarraitzen bada, ordea, 2,7 gradu igoko dira tenperaturak mende amaierarako. Txostenaren ondorioak bildu genituen artikulu honetan.


Larrialdi klimatikoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.