'Merkatuek' ere ekin diote independentziaren kontrako erasoari

  • Eufemismoa den 'merkatuak' hitzaren atzean dauden konpainia handiak hasi dira Kataluniaren independentziaren kontrako erasoan. Burtsak astelehen eta asteartean lasai egon baziren, aski izan da Felipe VI.a erregearen mezua IBEX indizea dantzan hasi eta zenbait enpresa Kataluniatik badoala ohartarazteko.

Oryzon bioteknologia konpainiaren egoitza Cornellá de Llobregaten. (Argazkia Interempresas)

2017ko urriaren 04an - 11:22

Asteazken eguarte honetan La Vanguardiak dio Bartzelonatik "IBEX 35 harria bezala doa hondora Kataluniako gatazkagatik", Madrildik Expansionek "Ibexa ximurtzen ari da martxoko minimoetaraino krisi katalanagatik", New Yorketik Wall Street Journalek "Europako burtsen gorako bidea lehertu da tirabira espainiarragatik".

Asteartean, greba eta mobilizazio erraldoien eguna Katalunian, hedabide nagusien ekonomia atalek nabarmentzen zuten merkatuak kezkatuta zeudela baina oraindik ez zela aldaketa handirik nabaritu burtsetan, nahiz eta ordurako Banco Sabadell eta Caixabanken akzioak hasiak ziren merketzen. Madrilgo burtsaren itxieran %5,3 galdu dute eta IBEXak %2,85eko jaitsiera zeraman. Espainiako zor publikoak Alemaniakoarekiko daukan tarteak 133 puntuak gainditu ditu.

Eta indar ekonomikoen Kataluniaren kontrako mamboa hasi besterik ez da egin. Azken egunetan Oryzon bioteknologikoa behera eta behera aritu ostean, egoitza Bartzelonatik Madrilera daramala iragartze hutsarekin lortu du burtsan prezioa %30 hobetzea. Seguru horren uberan sartuko dela enpresa gehiago. Aldamenetik Luis de Guindos Ekonomia ministro espainiarrak dio "banku katalanen bezeroek ez dute beldurrik zertan edukirik", alderantziz ulertu behar den mehatxua itsuak ere ikus dezakeenez. Merkatuen erasoa ez da hasi baizik egin. Non dira progre haiek guk indar faktikoak aipatutakoan irribarre egiten zigutenak? Indar faktikoak... hori lehen zen, gizona! 

[19:18etan eguneratua]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kataluniako erreferenduma
Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


2022-09-14 | ARGIA
Espainiako Defentsa Ministerioa harrapatu dute Kataluniako erreferendumaren Wikipediako erreferentzia bat moldatzen

Carla Simóm zuzendariaren Alcarràs filma arrakasta izaten ari da, eta asteartean jakinarazi zen Oscar sarietarako hautagaia dela. Berria ezagutu eta gutxira, filmari izena ematen dion Kataluniako herriari buruzko Wikipedia orrian Urriaren 1ari buruzko... [+]


2022-08-31 | ARGIA
Kataluniako buruzagi independentisten eskubideak urratu zituen Espainiako Estatuak, NBEren arabera

Oriol Junqueras, Raül Romeva, Josep Rull eta Jordi Turull politikarien kargugabetzeak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna urratu zuela ondorioztatu du NBEk.


2022-05-25 | ARGIA
Kataluniako presoen indultuak berrikusiko ditu Espainiako Epaitegi Gorenak

Gorenaren hirugarren aretoak iritzia aldatu du eta indultuari jarritako helegiteak aztertzea erabaki du orain. PSCk “espero du” indultatuak espetxera ez bueltatzea, eta Carme Forcadellek adierazi du “edozer gauza” espero duela Gorenetik.


Eguneraketa berriak daude