Mercedes Benz-eko langileak itzuli dira lanera

  • Astelehenean itzuli dira lanera Gasteizko Mercedes Benz fabrikako langileak. 5.000 langile zuzen eta 30.000 zeharkako langile ditu enpresak eta 2026ra arte dago onartuta lan-hitzarmena.

Argazkia: Wikimedia Commons.

2022ko abuztuaren 30ean - 09:51
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Abuztuaren 29an itzuli dira Mercedes Benzeko langileak fabrikara, lan-hitzarmena lortu ostean. Oporrak amaituta, urteko azken zatian inoiz baino ekoizpen handiagoa lortzea espero dute: 160.000 ibilgailu. Iraileko lau larunbatetan lan egingo dutela espero da eta urtea amaitu arte larunbat guztietan lan egitea aurreikusten du enpresak.

Langileen gehiengoa lan-hitzarmenaren alde agertu zen uztailean. Hitzarmenean 1.200 milioi euroko inbertsioa egitea pentsatu zuen enpresak, baina EITBk adierazi duenez, oraindik ez dago inolako baieztapenik. Eusko Jaurlaritzarekin batera fabrikak modernizazio prozesu bat hasiko du, ibilgailu elektrikoen ekoizpena bultzatu ahal izateko.

Aurtengo azken lauhilekoa beste arrazoi batengatik ere garrantzitsua izango da: hauteskunde sindikalak egindo dira eta horien bidez erabakiko da zein izango den antolaketa berria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mercedes
2022ko uztailaren 7
Mikel Díaz de Alda (Mercedeseko enpresa batzordeko kidea)
“Gure aldarrikapenak lorgarriak dira, are gehiago langile guztien babesarekin”

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!