Mendigorriako parke fotoboltaikoak hariztia kaltetuko duela salatu dute herritarrek

  • Urriaren 24an Mendigorrian elkartu ziren hainbat energia berriztagarrien proiektuk mehatxatutako Nafarroako zonalde ezberdinetako jendeak. Mendigorrian egin nahi duten parke fotoboltaiko "proiektu erraldoia" salatu zuten.


2021eko urriaren 26an - 06:28
Azken eguneraketa: 08:40
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Goizean Andiongo Muruzabal baserrietatik abiatu ziren eta Mendigorriko hariztia bisitatu zuten. Bertan, Mendigorria Salba Dezagun plataformako kideek proiektuaren inguruko azalpenak eman zituzten. "Babesleku garrantzitsua da hariztia orkatz, basakatu, basurde, bisoi europear eta bestelako faunarentzako, eta basoa plakaz inguratzea oso kaltegarria litzateke espezie hauentzat", adierazi zutenez.

Eguerdian Andiongo baselizan elkartu zen jendea mokadu bat jan eta MutxaMierda taldearen kontzertua gozatzeko.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2025eko irailaren 22
UAWC hazien bankua Palestinan
Bulldozerrak Palestinako haziak suntsitzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!