Familia, lagunak eta herritar mordoa elkartu dira Egiako parkean Mariano Ferrer kazetariari eskaini dioten ekitaldi zibilean.
Txiki geratu da Egiako parkean dagoen Mandasko Dukearen jauregiaren atzeko parkea. Ekitaldi xumea eta umila izan da; “horrelakoa izatea eskatu zidaten emazteak eta alabak, bera bezalakoa”, esan du Sabino Ormazabal lagunak. Pertsona ezagun asko izan dira agur ekitaldian.
Ormazabal berak hartu du ekitaldiaren gidaritza, Esther alabarekin batera. El kiosko de la Rosi irratsaioaren sintoniarekin eta Ferrerrek esan ohi zuen “egun on/buenos dias” sentitu batekin hasi du ekitaldia Ormazabalek. “Memoria konpartitua dugu gaurkoa. Mariano Ferrer ez da hil, bizi izan da. Harekin bizitakoaz jardun behar da”. Horrela aritu dira prestatu duten talaiatik pasa diren gonbidatuak.
Lehenik, Jose Ignazio Ansorena txistulariak pieza bat eskaini du. Jarraian hartu du hitza Txema Auzmendi lankide ohi eta lagunak. “Sinesgarritasuna bere lanean. Hitz horrek bildu dezake bere lana kazetari gisara. Kazetari argia eta eredugarria izan zen. Bere gizatasuna ere azpimarratuko nuke”. Itziar Zamorak Xabier Leteren San Martin, azken larrosa kanta eskaini dio Ferrer zenari, eta parkean zeudenei.
Azkenik, Esther alabak hitz egin du bihotzetik. “Askok maisu hitza erabili duzue Marianoz hitz egiterakoan. Ez dut uste horrekin ados egongo zenik. Oraindik ere bere burua ikasletzat ikusten zuen”, adierazi du. “Maisuaz gain, bazegoen beste Mariano bat; laguna, alegia. Profesional gisara egindako ibilbideagatik jarri dizkiozuen ezaugarri guztiak motz geratzen dira azaltzeko zer nolako aita, bizitzako bidaide eta laguna izan zen”. Anekdota bat ere kontatu du. “Ospitalean zegoela ez zituen bere ohiturak albo batera utzi. Gosaldu ostean eta erreabilitazio saioaren aurretik, han dagoen dendara jaitsi eta banan-banan egunkari guztiak ikuskatzen zituen, nahiz eta azkenean ale bakar bat erosi”. Esker oneko hitzekin bukatu du, eta “maite zaitut aita” esanez.
Txoria txori abestu dute parkean, eta Mariano Ferrer beraren esaldi batekin eman diote bukaera ekitaldiari: “Komikoek betidanik esan izan duten bezala, onek eta txarrek, ‘the show must go on!’ Bizitzak aurrera jarraitzen du!”.
ARGIAk aspaldi du harremana Alemaniako Red.media hedabidearekin, beren bideo batzuk topatuko ditu irakurleak ARGIAren webgunean. Baina haien aurkako jazarpen kanpaina baten ondorioz proiektua ixtea erabaki dute. Red-eko kideek arrazoiak publikoki azaldu dituzte eta artikulu... [+]
Aldatu Gidoiaren iritziz, EITB "sortze helburuetatik aldendu" da, eta "urgentziazko demokratizazio prozesu bat" eskatu du, zuzendaritza taldearen hautaketa prozesutik hasita.
2025ean Guatemalan gutxienez kazetari bat hil dute eta beste bat desagerrarazi. Arriskutsua da kazetaritza lana egitea herrialde horretan, eta hala jaso du Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeak ere, maiatzaren 2an argitaratutako 2025eko Prentsa Askatasunaren Munduko Sailkapenean... [+]
Apirilaren 24an, ETB1ean, jendeak aspalditik eskatzen zuen programa eredu bat estreinatuko da: Linbo, late night formatuko ordubete inguruko saioa, gazteek eta gazteentzat egina.
"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]
USAIDen inguruko txolopotearen ondoren, espero beharrekoa zen. Baina, hala ere, urte askotan haien jarraitzaileak izan garenok, samin-puntu batekin hartu dugu albistea. Martxoaren 15ean, Trump administrazioak, kolpetik, erabat itxi baitu United States Agency for Global Media... [+]
Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.