Memoria bala bat da buruan

Martxoak 3 elkartearen dokumentua ARGIA CC BY-SA

2025eko martxoaren 3an - 07:07
Azken eguneraketa: 09:01
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria da”, adierazi dio ARGIAri Julen Díaz de Argote historialari eta Martxoak 3 elkarteko kideak, mirari horren froga bat erakustearekin batera:

Sarraskiaren egun hartan buruan tiro egin zion Poliziak bere izena anonimatuan mantentzea nahiago duen herritar bati, eta Santiago ospitalera eraman zuten:

Sarrera zuloa ezkerreko masailean eta jaurtigaia lepoko pakete baskular-nerbiosoaren atzealdearen ezkerrean kokatuta, lepaornoan errebotatu ostean hura apurtu gabe.
Ebakuntzaren emaitza ona izan da.
Pronostiko larria. Traumatologiako ZUI 1ean ingresatuta geratzen da

Hala dio J.A. de Apraiz medikuaren txostenak. Medikuak berak entregatu zion orri bakarreko txostena zaurituari: orriak burutik ateratako bala zuen zeloz itsatsita.

49 urtez gordeta izan eta gero, zaurituak dokumentu hori entregatu dio Martxoak 3 elkarteari, sarraskiaren lekuko izan zen San Frantzisko elizan eraikitzekoa den Memoriagunean tokia izan dezan.

Urteotako jarrera ikusita, Gasteizko Udala, Arabako Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Gogora institutua eta Gasteizko Apezpikutzak edukiz hustutako eta iraganera mugatutako Memoriagunea nahi dute. Memoria Gara eta Martxoak 3 elkarteak, aldiz, “atzoko eta gaurko borrokak lotzeko zentroa” izan dadin borrokatuko dira. Poliziaren bala bat memoria izan daitekeelako, eta memoria etorkizun hobeak lorarazteko bala herrikoi.


1976ko martxoaren 3a kanalean gehiago
2026ko otsailaren 25
Bost emakumeren testigantzak
M3ko sarraskia eliza barrutik

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.