Martxoaren 18an “Mendietan zentral eolikorik ez” egingo dute aldarri Azpeitian

  • Azken aldian trantsizio energetikoaren izenean bultzatzen ari diren zentral eoliko eta energia berriztagarrien makroproiektu mordoaren ondorioz, "mendien eta landa eremuen industrializazioa, biodibertsitatearen galera, paisaia eta kultura-ondarearen gaineko kalte larriak eragingo direla" salatu dute Sañu Bizirik eta Oletan ere Ez! taldeek.

Irudian, Sañu Bizirik taldeak egindako aurreko mobilizazio bat.

2023ko martxoaren 17an - 08:06
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Honela adierazi dute manifestazioaren deitzaileek: "Energia-enpresei mesede egiten dien egungo sistema energetiko harraparia iraunaraztera bideratutako egitasmoak dira horiek. Horren aurrean, energia berriztagarriak eredu deszentralizatu eta komunitario batean oinarrituta, azpiegitura handiak saihestuta eta energia kontsumoa nabarmen gutxituta sustatu behar direla defendatzen dugu".

Sañoa mendian eta Oleta-Samiño-Izaspi mendilerroan Statkraft eta Capital Energy enpresek jarri nahi dituzten zentral eolikoen proiektuak bertan behera utz daitezela eskatzeko hainbat ekintza egiten ari diren Sañu Bizirik eta Oletan ere Ez! taldeek deitu dute manifestazioa. Arratsaldeko 19:00etan abiatuko dira, plazatik.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Parke eolikoak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!