Martxoak 3 elkartea Urtaranen Gobernuarekin eta EiTBrekin minduta agertu da

  • Gasteizen kokatuko den Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroak ez ditu bere baitan hartuko Martxoaren 3ko biktimak. Honen gainean galdegin dio EiTBk Martxoak 3 elkarteari, eta horren harira izandako hartu-emanaren ostean, hedabideak zein Urtaranen Gobernuak erakutsitako jarrera gaitzetsi du elkarteak.


2018ko abenduaren 10an - 13:04
(Argazkia: Martxoak 3 elkartea)

Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioaren patronatuaren bilera egin zuten ostiralean Madrilen. 1976ko martxoaren 3an Gasteizen Espainiako Poliziak tiroz hildako bost langileak memorialaren baitan hartzeari uko egin zion Espainiako presidente Pedro Sanchezek, Gasteizko alkate Gorka Urtaranen eskaria baztertuz. Gasteizko Udalak eman du honen berri, publiko egindako prentsa ohar baten bidez.

Martxoak 3 elkarteak jakinarazi duenez, Urtaranen Gobernuak ostiralean Madrilen egindako bileran jazotakoaren berri ematen zuen idatzia aireratu ostean, EiTBk beraiengana jo zuen, elkartearen iritzia jaso asmoz. Memorialaren proiektuarekin hasieratik kritiko agertu den elkarteko bozeramaileak hala adierazi zuen: “Estatu terrorismoaren milaka biktima baztertzen dituen egitasmoa da, eta auzia ez da konpontzen Martxoak 3ko biktimak barne hartuta. Gu inpunitate ereduaren izebergaren tontorra gara”.

Elkartea, EiTBrekin eta Udal Gobernuarekin haserre

Elkarteak azaldutakoaren arabera, adierazpenok jaso eta ordu erdira, EiTB berriz jarri zen elkartearekin kontaktuan. Urtaranen Gobernuak Gasteizko San Frantzisko elizan martxoaren 3ko biktimak oroitzeko memoriala eraikitzeko asmoak agertu berri zituela jakinarazi zien, eta berri honen aurrean beraien iritzia zein zen azalduz beste grabaketa bat egiteko eskatu. Elkarteak berri hori jasotzen zuen idatzirik ez zeukanez, prentsa ohar hori eskatu zion EiTBri, ezer esan aurretik berau aztertu nahi baitzuten. EiTBk erantzun zienez, ez zen halakorik jasotzen zuen oharrik existitzen ordea, Urtaranen komunikazio lan taldeak telefonoz jakinarazi omen zien berria, elkarteak proposamen berria baloratu zezan.

Gauzak horrela, prentsa ohar publikoaren gainean esateko zeukatena esanda, Martxoak 3 elkarteak adierazpen gehiago egiteari uko egin zion. “Ezin dugu hirugarren pertsonek izandako telefono elkarrizketa bat baloratu, zeinetan egon ez garen”, adierazi dute. “Ez gara inoren komunikazio-marketinaren merkantziak”, gogorarazi nahi izan dute.

Elkarteak jakinarazi duenez, EiTBk azkenean beraien adierazpenik jasotzen ez zuen grabazio bat eman zuen albistegietan, zeinetan Urtaran azaltzen zen Martxoak 3 elkarteaz hitz egiten, elkarteak egindako adierazpenei tokirik eman gabe.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1976ko martxoaren 3a
Erkoreka: Tolosako gaztea “istiluetan parte hartzen ari zen”, eta Gasteizko polizia “ondo infiltratuta zegoen”

Segurtasun sailburuak adierazpenak egin ditu astearteko gobernu bilera ostean. Xuhar 16 urteko gaztea bera egin du inauteritan jasotako lesio larrien erantzule, eta Ertzaintzak Martxoak 3ko manifestazioan poliziak infiltratu zituela onartu du, “polizia demokratiko”... [+]


2024-03-05 | Leire Artola Arin
Ertzaintzari erantzukizunak eskatu dizkiote eragile sozial eta politikoek, Martxoak 3ko erasoengatik

Asteazkenerako agerraldi masiboa deitu dute Gasteizko Martxoak 3 plazan, “errepresiorik gabeko Martxoak 3 herrikoiaren alde”. Aske antolakundeak astelehenean egin du protesta, eta atxilotuei elkartasuna adierazi die. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek azalpenak... [+]


Ertzaintzak agente bat infiltratu zuen Martxoaren 3ko manifestazioan, baita lankideek jipoitu ere

Ertzaintzak bere agente bat infiltratu zuen Gasteizko Martxoaren 3ko manifestazioetan, Segurtasun Saileko iturri batek eldiario.es hedabideari baieztatu dionez. Lankideek beraiek jipoitu zuten manifestazioan izan ziren karga eta istiluetan.

 


Martxoaren 3a oroitu du jendetzak Gasteizen, eta Polizia manifestazioaren aurka oldartu da

Milaka herritar batu dira igande eguerdiko manifestazioan. Polizia manifestarien aurka oldartu da Bakea kalean, Corte Inglés parean, eta manifestazioa zatitu du. Bost lagun atxilotu ditu Ertzaintzak eta hainbat zauritu, tartean adineko emakume bat ahoan, foam jaurtigailu... [+]


“Orduko eta oraingo” borroka aldarrikatuko dute Martxoak 3ko sarraskiaren 48. urtemugan

Igandean egingo da manifestazio nagusia, ESK, LAB, ELA eta Steilas sindikatuek eta Martxoak 3 elkarteak deituta. Palestinari aipamen berezia egin diote lau sindikatuek. Egun berean zein aurrekoetan deialdi eta ekimen gehiago antolatu dituzte hainbat eragilek.


Eguneraketa berriak daude