'Martin Zalakain' ikuskizuna estreinatuko dute Argiak eta Artedramak azaroan

  • Pio Barojaren Zalakain abenturazalea klasikoa baliatu du Juan Antonio Urbeltzek bere ikuskizun berriaren argumentua haritzeko. Narrazio dramatikoa duen dantza ikuskizuna da, eta antzerkiaren alderdia lantzeko Artedrama konpainiarekin elkarlanean ari dira Argiako dantzariak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko azaroaren 03an - 11:23
Azaroaren 11an Bilboko Arriaga Antzokian estreinatuko dute (Argazkia: dantzan.eus)

Ildo horretan, Ander Lipus aktoreak jokatuko du Pio Barojaren papera, eta zuzeneko narrazioa egingo du, donostiar idazle ezagunaren rolean. Harkaitz Cano idazleak egokitu ditu Barojaren eleberriko hainbat pasarte eta gertaera. Hirugarren Karlistadan kokatuta dago kontakizuna, eta haren baitan sortutako gatazkak eta gertaerak irudikatuko dituzte dantzariek

80 dantzari eta musikari

Ohikoa duen moduan, Euskal Herri osoko dantzariak bildu ditu Argiak ikuskizun honetan. Hala, ondorengo taldeetako dantzariak ari dira prestatzen ikuskizuna Iñaki Arregi, Jexux Larrea eta Fernando Aristizabal dantza-maisuen gidaritzapean: Argia (Donostia), Duguna (Iruñea), Maritzuli (Biarritz), Elai-Alai (Portugalete), Kezka (Eibar), Haritz (Elgoibar), Gure-kai (Deba), eta Arkaitz (Añorga). 

Zalakain abenturazalea eleberrian gertatzen den moduan, Martin Zalakainen eta Kattalin Ohandoren maitasun istorioaren harian egituratzen da ikuskizuna. Mikel Urbeltz eta Marian Arregi arduratu dira musika-konposizio eta konponketa guztiak egiteaz; Argiako musikariekin batera ariko dira Ezpelurreko gaiteroak, Dugunako musikariak, eta Plectro soka-taldea. Jantzigintza-lanetan Amaia Bueno ari da. 

Ikuskizun berria 50 urteko ibilbidean

Mende erdi pasatxoko jardunean, Juan Antonio Urbeltzek eta Marian Arregik ikerketa eta ikuskizunak uztartu dituzte Argia taldearen buruan. 60ko hamarkadan ekin zioten bere ibilbideari, Euskal Herrian herriz herri egindako bilketa eta landa-lan xehe batekin. Horren emaitza izan ziren Dantzak argitalpena eta Euskal Herriko probintzietako dantzei eskainitako ikuskizun monografikoak. Horietako azkena izan zen Zuberoa (1978), eta keinu gisa, orduko kartegile berak egin du Martin Zalakain-en kartela, Tomas Hernandez Mendizabalek.

Jardun-eredu bera mantendu dute gaur arte: dantzaren eta haren sinbologiaren sakoneko ikerketa, eta horien gaineko proposamen eszenikoak egitea. Beti ere, Euskal Herri osoko taldeekin elkarlanean. Ibilbide luze horretan egin dituzte ondorengo ikuskizunak: Irradaka (1987), Zortziko (1988), Alakiketan (1992), Kondharian (1997), Pas de Basque (2003), Axeri Boda (2008), Axuri Beltza (2009), Aunitz Urtez (2011), eta Besta Berri (2012).

Datak

Bilboko Arriaga antzokian estreinatuko da ikuskizuna, azaroaren 11n, San Martin egunez. Emanaldi gehiago dituzte aurreikusita, ondorengo datetan: 

  • Azaroaren 11, Bilbo, Arriaga antzokia (estreinaldia) 
  • Abenduaren 16a eta 17a, Donostia, Victoria Eugeni antzokia
  • Urtarrilaren 13a, Iruñea, Baluarte auditorioa
  • Otsailaren 17an eta 18an, Baionako antzokia

Fitxa teknikoa 

Koreografia eta zuzendaritza: Juan Antonio Urbeltz

Antzerki-zuzendaritza eta antzezpena: Ander Lipus

Testuak: Harkaitz Cano

Musika-konposizioak eta konponketak: Marian Arregi, Mikel Urbeltz

Dantza-maisuak: Fernando Aristizabal, Iñaki Arregi, Jexux Larrea

Jantzigintza: Amaia Bueno, Claude Iruretagoyena

Musikariak: Marian Arregi (akordeoia), Arantzazu Mujika (arrabita), Maider Urbeltz (harpa), Mikel Urbeltz (arrabita), Dugunako Musikariak (txistua eta perskusioa), Ezpelur (dultzaina), Plectro (soka-taldea)

Dantzariak: Eider Agirrebeña, Olaiz Agirrebeña, Ainara Aizpurua, Leire Andikoetxea, Aintzane Angulo, Izaro Andres, Luken Aranburu, Oier Araolaza, Erlaitz Arozena, Izaskun Arriaran, Joseba Astarbe, Maialen Astigarraga, Onintze Azpeitia, Igor Baroja, Monika Bañales, Ainhoa Beitia, Matxalen Beitia, Egoitz Blanco, Shanti Diaz, Maialen Etaio, Julen Fagoaga, Maitane Fariñas, Josu Fernandez, Josu Garate, Aitor Garcia, Izaro Garitaonandia, Auritz Garzia, Eder Garzia, Iker Gil, Iratxe Gonzalez, Maite Gonzalez, Miren Hazas, Aritz Ibañez, Irati Ibargoien, Egoitz Irazabalbeitia, Amaia Irigoien, Edurne Irigoien, Irantzu Irigoien, Jon Iruretagoyena, Keltze De Iturrate, Enrike Izagirre, Maria Izal, Idoia Lahidalga, Jone Lahidalga, Ainhoa Larrañaga, Iera Larrañaga, Xabier Larrea, Mikel Legorburu, Amaia Loiola, Joseba Lorenzo, Itxaso Martinez, Javier Martinez, Hasier Moreno, Gorka Mostajo, Jaione Olasagasti, Jon Olazkuaga, Xan Olazkuaga, Naiara Ollo, Gari Otamendi, Itziar Otamendi, Jokin Otamendi, Ainara Ranera, Kerman Renjel, Oihane Renjel, Amaia Rodriguez, Jone Saez, Irati Sorbet, Martxelo Sotes, Iñaki Tristan, Mikel Tristan, Ainhoa Urmeneta, Jon Urmeneta, Eire Vila, Amaia Visus, Maialen Ziaurriz

 

Albiste hau Dantzanek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dantza
2024-03-22 | dantzan.eus
Duguna dantza taldearen erakusketa Iruñean, 75. urteurreneko ospakizunetan

Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du  martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.


Janire Etxabe
“Argi dut nire hazia: euskal kultura eta memoria historikoa dantzaren bidez ezaugarritzea”

Janire Etxabek (1979, Arrankudiaga) dantza bertikala du ogibide: formakuntza eskolak eta ekoizpen propioak uztartzen ditu. 2021ean Harria Herria lana plazaratu zuen, 2022an Dendu, eta 2023an Geure(R)a. Aurki aurkeztuko du bere lehen bakarkakoa: Antzina. “Ulertzen dut... [+]


2024-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]


Eguneraketa berriak daude