Marta Harnecker, Latinoamerikako ideologo marxista nagusietako bat, Donostian izango da

  • Donostiako Kursaalen hainbat hitzaldi izango dira ekainaren 6an eta 7an herritarren partaidetzaren inguruan. Hizlarien artean daude Theo Schiller, Demokrazia zuzenaren inguruan aditu garrantzitsuenetako bat, eta Marta Harnecker, Latinoamerikako esperientzia sozialak ikertzen eta zabaltzen lan handia egindakoa.


2013ko maiatzaren 29an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Marta Harneckerrek gertutik ezagutzen ditu Latinoamerikako prozesu iraultzaileak eta eraldaketa sozialak (Ar.: ecopopular.cl)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ekimena, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalen Herritarrekin sareak bultzatu dute. www.gipuzkoaherritarrekin.net ataria ere osatu dute partaidetza sustatzeko asmoz.

“Ia bi urte egingo ditugu herritarren partaidetza sustatu, bultzatu, lagundu eta gauzatzeko konpromisoa hartu genuenetik. Ibilbide oparo honetan hitzordu garrantzitsua dugu oraingoa”, azaldu du Arantza Ruiz de Larrinaga Herritarren Partaidetzarako zuzendariak.

Udalekin elkarlanean hasi zirenetik parte hartzearen inguruko 200 esperientzia baino gehiago zenbatu dituztela azaldu du Larrinagak: “Gipuzkoa gero eta parte hartzaileagoa dela esan genezake”. Luis Intxauspe Hernaniko alkatearen ustez ere honakoa “inflexio puntua” izango da.

Hitzaldiak herritarrei, teknikariei eta hautetsiei daude zuzenduta. Marta Harneckerrek Latinoamerikan herritarren parte hartzerako dauden tresna politikoak aztertuko ditu. Txilen jaioa 1937an, Salvador Allenderen gobernuan parte hartu zuen. Gertutik ezagutzen ditu Kubako eta Venezuelako errealitate politikoak, Hugo Chavezen aholkulari izana da hainbat urtetan.


Herritarren parte hartzea kanalean gehiago
2021eko abuztuaren 11
Energia komunitateak Nafarroan
Bost herri txiki energia trantsizioan tiraka

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.