2023ko martxoaren 23an - 08:29
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Orain hilabete batzuk, Hertzainak musika taldearen azken kontzertuan egoteko parada izan nuen. Aukera aparta, bestela. Ostiral hartan, milaka lagun bildu ginen BECen gasteiztarren akorde errebeldeei gorazarre egiteko asmoz, gure bizitzetako oroitzapen desberdinak berrelikatzeko, edota, besterik gabe, asteko errutina soiletik irteteko. Esan liteke, vox populi, taldearen abestirik ezagunenetarikoa Aitormena dugula, eta hala, gau hartan, Gari eta konpainiari betiko fideltasuna aitortu genien entzuleok.

“Rutinaren” morroiak bihurtu gara […] zioen abestiak, bai. Baina zer jotzen dugu errutinatzat? Noiztik itotzen gaitu, hizki xehez idatzi arren, gure gizartean hain esangura larria duen hitz horrek? Horri buruz hausnartzeko denbora askorik ez dudan arren, gure aitona-amonen “leinu kideak” datozkit burura, halabeharrez. Iratzarri edo esnatu –egunero esnetan joateko–, soloa orraztu, egurretan joan, gaztainak bildu, hamaika eta bat pertsonarentzat bazka prestatu, erratzari adartxoak konpondu, beheko suko galdarak txartatu… Euren bizitzak, gure arbasoenak, ohi bezalakoak ziren, rutinarias; zereginez beteak, llenas de rutinas, alegia. Bada, egunerokotasuna amonak maisuki maneiatzen zuen goruaren jira-biren erritmoari lotuta zegoen, ezinbestean.

Errutinari iskin egiten ahalegintzen gara, baina uste dut hainbeste tematu ondoren, paradoxikoki, “iraultza” horren esklabo bihurtu garela

Bai, bai, Elizak ondotxo ezartzen zuen moduan, igandeetan eginbeharreko guztiak baztertu eta atseden hartu beharra zegoen, gaurdaino, behintzat; gaur egun, ez dakit hain serioski betetzen dugun arau hori, ordea. Emakumeek mezatik irten eta etxera bidean, zorte apur batekin, auzokoekin hitz egiteko parada izango zuten, edota bazkal ostean ontza bat txokolate jateko lizentzia; errutina dei ziezaioketen horretatik pitin bat aldentzeko, akaso. Emakumeen kasuan, peccata minuta, baina bekatua, halere. Gizonezkoak, ordea, sofistikatuagoak ziren: tabernara joan, eta txikito eta pattar artean errutinak ezarritako zamak apaldu edo ahantzarazi.

Eskerrak garaiak aldatu diren. Gaur egun, gure bizitzak ardazten dituen beharretik irten orduko, “zorionekook” hamaika aukera maneiatzeko kapazak gara, betiere errutinaren morroi ez izateko; Gariren esaldiari aurre egiteko. Crossfit, body-pump, macrame, pilates, eskalada, yoga, txinera ikasi, umeak parkera eraman eta haiekin aisialdiaz gozatu (ahal duenak, behintzat), etxean patxadaz irakurri edo Netflix ikusi…

Errutinari iskin egiten ahalegintzen gara, baina uste dut hainbeste tematu ondoren, paradoxikoki, “iraultza” horren esklabo bihurtu garela. Gaur bertan, lanetik irten eta jarraian (bazkaldu gabe joan naiz eta) eskalatzera nindoala, Galdakaoko zubi baten azpitik pasatu naiz, eta hara! Grafiti arrunt xelebrea ikusi dut: marmota bat horman margotua kartel bat esku artean duelarik. Ba al dakizue zer zioen kartelak? Marmota esnatu.

Karlos Aretxabaleta Txapel

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Semaforo gorria

Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]


Eguneraketa berriak daude