EAEko Legebiltzarrean berriz jarri da martxan kalamuaren kontsumo elkarteak erregulatzea helburu duen ponentzia. Beren jarduerarekin modu egonkor batean jarrai dezaten txosten bat prestatzekotan dira.
Hirurogei aditu deitu dituzte antolatuko diren agerraldietara. Alderdi bakoitzak hainbat aditu ekartzeko eskatu du, eta errepikatu ere egin dira izen batzuk. Tartean izango dira Rafael Bengoa Osasun kontseilari ohia, Josu Zubiaga Segurtasun kontseilariaren albokoa, EAEko Justizia Auzitegi Goreneko lehendakaria, Jose Luis Diez Ripolles eta Juan Muñoz Unibertsitateko katedradunak, drogomenpekotasunean adituak edo Martin Barriuso Kalamu Elkarteen Federazioko lehendakaria, besteak beste. Nazioarteko zenbait aditu ere deitu dituzte parte hartzera.
Txostena osatzeko hurrengo bilkurak urriaren 11n eta 15ean izango dira. Menpekotasun Lege bezala gehitzeko asmoa dute, eta EAJk eskaera 2014rako Espainiako Parlamentura bidaltzeko konpromisoa hartu du.
Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.
Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!