Bi lagun zintzilikatu dira Iruñeko Aranzadi zubian, eta hiru orduz eten dute trafikoa gaztetxearen alde

  • Espazio askeen defentsan jabego pribatuen aurka manifestatu dira. Errepidea itxi dute. Bestalde, ostegunean bizikleta martxa bat egingo dute eta larunbatean manifestazioa.


2019ko urtarrilaren 17an - 09:25
Argazkia: Ekinklik

Asteazken arratsaldeko 16:00ak aldera, Iruñeko Maravillas gaztetxearen defentsan, Arga ibaia gurutzatzen duen Aranzadi zubia itxi dute “Ez da gaztetxe bat. Mundua ulertzeko modu bat baizik” zioen pankarta batekin. Bi lagun zintzilikatu dira zubitik, gaztetxe eta espazio okupatuen alde aldarri eginez. Ikuspegi feministatik egin dute irakurketa Maravillas gaztetxeko kideek: “Feminismo antikapitalista eta autonomoa aldarrikatu nahi dugu, jabego pribatuaren aurka eta espazio askeen alde. (…) Gaurko honetan gure gorputza jartzen dugu gaztetxeen defentsan, hauen parte izan baikara beti eta hauek izan baitira beti gure askegune”.

Ekintza publiko egin denean, Espainiako Polizia bertaratu eta Aranzadi zubia itxi du. Hiru bat orduz egon da itxia. Zintzilikatutako bi lagunak 19:00ak alderako atera dituzte. Ez dituzte atxilotu.

 

Bizikleta martxa

Maravillas gaztetxeko kideek bizikleta martxa bat antolatu dute ostegunerako, gaztetxearen defentsan hirian barrena mobilizatzeko. Nabarrerian bilduko dira arratsaldeko 18:00etan, eta polizia indarrek gaztetxearekin izandako jokaera gaitzesten duen edonori gonbitea luzatu diote.

Larunbatean manifestazioa

Urtarrilaren 19an gaztetxearen aldeko manifestazioa egingo dute Iruñean. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Udaletxe plazatik. Euskal Herri osoko gazteei joateko dei egin die.

 

Ahotsa.info-k egindako laburpena:

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Maravillas gaztetxea
Nafarroako Gobernuak ez dio helegiterik jarriko Maravillas gaztetxeari buruzko epaiari

Marqués de Rozalejo jauregiaren okupazioagatik auzipetutako 22 gazteak absolbitu zituen auzitegiak. Auzi horretatik "ikasiko" duela adierazi du gobernuak.


Zigorrik gabe utzi ditu epaileak Maravillas gaztetxearekin lotu dituzten 22 gazteak

Akusazioak froga pattalak dituela ondorioztatu du epaileak. Bertan behera geratuko da, beraz, gazteei guztira eskatutako 56.000 euroko zigorra.


Maravillas gaztetxeko 22 kideren aurkako epaiketa hasi zuten ostegunean

Fiskaltzak gazteen aurka egin zuen hasierako eskaria jaitsi du, eta 630 euroko isuna eskatzen ari da gehienentzat. 2017ko irailean Maravillas Gaztetxeak egoitza zuen Iruñeko Alde Zaharreko Rozalejo jauregia okupatzeagatik ari dira kideak epaitzen.


15 hilabeteko espetxe zigorra, Maravillas gaztetxearen pareko kamera apurtzeagatik

4.320 euroko isuna ere ordaindu beharko du. Zigorturiko gazteak helegitea aurkeztu zuen, baina Auzitegiak epaia berretsi du.


2019-10-02 | Topatu.eus
Urriaren 17an izango da Maravillas gaztetxearen aurkako epaiketa

2018ko abuztuko desalojoaren harira, 22 kideen aurka izango da epaiketa. 150.000 euroko isuna ezarri nahi diete.


Eguneraketa berriak daude