Maravillas gaztetxearen aldeko manifestazioa, larunbatean

  • Iruñeko kaleak zeharkatuko ditu manifestazioak 18:00etatik hasita. Autobus geltoki zaharretik abiatuko dira Marques de Rozalejoren okupazioaren alde.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko abuztuaren 23an - 10:58

Maravillas gaztetxearen ateak zabalik dira. Husteak zortzi ordu iraun zituen. Gero, ohikora itzuli dira Marques de Rozalejoren barruan. Nafarroako Gobernuak salaketa epaitegietatik erretiratu zuen eta behin behinean huste agindua geldiarazita dago. Bien bitartean, larunbatean gaztetxearen aldeko manifestazioa deitu dute. 18:30etan irtengo da martxa autobus geltoki zaharretik abiatuta. 

Gazteek azpimarratu dute autogestioa dela proiektuaren ardatz nagusietako bat —«Maravillas tresna baliagarria izango da autogestioaren bitartez bakarrik»—, eta horri eutsiko diote etorkizunean ere. Bestalde, eskerrak eman dizkiete gaztetxea babesa adierazi dioten pertsona eta kolektiboei.

Epailearen mezua istripu baten aurrean

Atzo igorri zuen oharra Nafarroako laugarren instrukzioko salak. Bertan zioen, jauregiaren okupazioa onartuz, Gobernuarena dela bakarrik bertan gerta daitekeenaren ardura guztia. Epaitegiak ez du beregain hartu beraz, gaztetxeko kideei eraikinaren egoeraren berri emateko ardura, ez eta, egiturari buruzko, osasun arloaren inguruko edo istalazio elektrikoak sor ditzakeen suteen inguruko informazioa ematera. Epaileak argi dio oharrean: istripuren bat gertatuko balitz Marques de Rozalejoren barruan ardura guztia Gobernuarena litzateke.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Maravillas gaztetxea
Nafarroako Gobernuak ez dio helegiterik jarriko Maravillas gaztetxeari buruzko epaiari

Marqués de Rozalejo jauregiaren okupazioagatik auzipetutako 22 gazteak absolbitu zituen auzitegiak. Auzi horretatik "ikasiko" duela adierazi du gobernuak.


Zigorrik gabe utzi ditu epaileak Maravillas gaztetxearekin lotu dituzten 22 gazteak

Akusazioak froga pattalak dituela ondorioztatu du epaileak. Bertan behera geratuko da, beraz, gazteei guztira eskatutako 56.000 euroko zigorra.


Maravillas gaztetxeko 22 kideren aurkako epaiketa hasi zuten ostegunean

Fiskaltzak gazteen aurka egin zuen hasierako eskaria jaitsi du, eta 630 euroko isuna eskatzen ari da gehienentzat. 2017ko irailean Maravillas Gaztetxeak egoitza zuen Iruñeko Alde Zaharreko Rozalejo jauregia okupatzeagatik ari dira kideak epaitzen.


15 hilabeteko espetxe zigorra, Maravillas gaztetxearen pareko kamera apurtzeagatik

4.320 euroko isuna ere ordaindu beharko du. Zigorturiko gazteak helegitea aurkeztu zuen, baina Auzitegiak epaia berretsi du.


2019-10-02 | Topatu.eus
Urriaren 17an izango da Maravillas gaztetxearen aurkako epaiketa

2018ko abuztuko desalojoaren harira, 22 kideen aurka izango da epaiketa. 150.000 euroko isuna ezarri nahi diete.


Eguneraketa berriak daude