"Manzanares Cortes aferan, komunikabide batzuek gorroto diskurtsoa erabili dute"

  • Bizikidetzaren alorrean komunikabideek duten garrantzia aztertzeko jardunaldiak izan dira Gasteizen. Bertan ateratako ondorioen berri eman digu Felix Iriarte kazetariak.

Arabako Alea @ArabakoALEA
2018ko otsailaren 09a

Bizikidetza mahai gainean jarri dute egun hauetan Gasteizko hainbat eragilek, Argituz giza eskubideen elkarteak eta Gasteizko Udalaren Bizikidetza eta Aniztasun zerbitzuak bultzatuta. Konkretuki, masa komunikabideek alor honetan duten zereginaz hausnartu dute joan den astean antolatu diren jardunaldietan.

Bertan parte hartu duen Felix Iriarte kazetariak AleaFMn azaldu bezala, "helburu nagusia masa komunikabideek informazioa nola ematen duten aztertzea izan da". Zentzu horretan, halabeharrez aipatu du egunotan pil-pilean dagoen Manzanares Cortes familiaren afera. "Zurrumurruak, faltsukeriak eta argudio arrazistak tarteko, familia bati etxebizitza batera sartzea galarazi diote".

Zentzu horretan, gorroto delitu eta gorroto diskurtsoaren artean dagoen marra zehazten saiatu dira jardunaldietan. "Masa komunikabideei oso erraza egiten zaie gorroto diskurtsotik aritzea, askatasun adierazpenak bermatzen baitu. Bestea, aldiz, delitua da". Izan ere, topaketan atera den ondorio nagusia hauxe izan da: "Manzanares Cortes familiaren aferan, komunikabide batzuek zenbait informazio gorroto diskurtsoaren barruan sartu dituzte", eta, Iriarteren esanetan, " bizikidetzaren ikuspuntutik oso urrats arriskutsuak egiten ari dira".

Hedabideek informazio bat argitaratu aurretik, birritan pentsatu behar dutela gaineratu du kazetariak. "Masa komunikabideek kontuan hartu behar dute informazio batzuek ahulenak kaltetu ditzaketela, eta kasu honetan, Manzanares Cortes familia da ahulena. Biktimak ez dira Aztegietan bizi diren berrehun pertsona horiek".

Hemendik aurrera, txosten bat lantzea da asmoa, besteak beste, bizikidetza lortzeko bidean, komunikabideei "gaindiezinak diren marrak zeintzuk diren zehazteko".

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Xenofobia  |  Hedabideak  |  Ijito herria  |  Gasteiz

Xenofobia kanaletik interesatuko zaizu...
2019-02-04 | Irutxuloko Hitza
Inor ez dela ilegala aldarrikatu dute Donostiako kaleetan

Inor ez da ilegala. Pertsona guztiontzat eskubide guztiak lelopean manifestazioa egin zuten otsailaren 2an. Protesta Bulebarretik abiatu zuten, 12:00etan eta Erdialdeko kaleetatik barrena jarritu zuten. Migratzaileen eskubideen defentsan lanean ari diren Donostiako eta Donostialdeko hogeita hamar bat eragilek bat egin zuten deialdiarekin, eta administrazioek migratzaileei “harrera duin bat eskaintzeko” eta “pertsona gisa dagozkien eskubideak errespetatzeko” ardura har... [+]


2019-01-22 | ARGIA
Irungo Harrera Sareak migratzaileentzako zirkulazio librea eskatuko du urtarrilaren 26ko manifestazioan

26 larunbata, Irungo Ficoba eraikin paretik aterako da manifestazioa eta Hendaiako erretentzio zentroko komisaldegi aurrera joango da. Irungo udaletxe aurrean amaituko da manifestazioa.


Mugimendu "xenofobo eta populisten" aurka egiteko eskatu du Urkulluk

Euskal gatazka adibidetzat jarrita, Espainiako Estatuko mugimendu ultraeskuindarra “gelditu” behar dela esan du Lehendakariak. “Errespetua, negoziaketa eta bakearen aldeko borondatea” eskatu du.


Urkulluk ikusten ez duen xenofobia

Migrazioari buruzko itun soziala proposatu du Urkullu lehendakariak, EAEra datozenentzako harrera eta integrazio hobea eskatuz, mezu xenofoboei aurre egiteko batasuna aldarrikatuz. Etxe barrutik hasi beharko luke, ordea.


PPk etorkinen inguruan erabilitako diskurtso "xenofoboa" salatu dute

PSEk "hiriari horrenbeste kalte egin zioten iraganeko diskurtsoak" berreskuratzea egotzi die popularrei, eta EH Bilduk "eskuin muturreko jarreretara" hurbiltzen ari direla dio.


"Ez zaituztegu Tijuanan nahi"

Xenofobia nagusi da Tijuanan, Mexiko eta AEBen arteko mugan. 5.000 migratzaile inguru daude hirian, ez aurrera eta ez atzera, eta haien kontra manifestatu dira Tijuanako herritarrak.


2018-11-12 | ARGIA
58 herrialdetako 2.542 lagun bildu dituzte kulturen arteko bazkariek EAEn

Jatorri eta kultura anitzeko jendea mahai beraren bueltan bazkaltzeko edo afaltzeko elkartzen dituen Bizilagunak ekimena egin dute igande honetan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 2.500 herritarrek baino gehiagok hartu dute parte zazpigarren edizio honetan.


Ezkerreko mugimendu berri bat sortu dute Alemaniako ultraeskuindarrei aurre egiteko

Aufstehen mugimendu berriak migratzaileen gaiarekin desados daudenak bideratu nahi ditu justizia soziala ardatz duen proiektu batera.


2018-08-29 | Nahia Ibarzabal
Alemaniako manifestazio xenofoboak, neonazientzat inflexio puntua?

Milaka neonazik zeharkatu dituzte Alemaniako Chemnitz hiriko kaleak astelehenean, “etorkinak kanpora” eta “Alemania alemaniarrentzat” oihukatuz. Guztira hemezortzi pertsona zauritu dituzte, asteburuan 35 urteko gizon bat hil ondoren piztu diren eraso xenofoboetan. Siriar gazte bat eta beste irakiar bat atxilotu ditu poliziak hilketa leporatuta.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude