Manifestazioa deitu dute urrirako Tuteran, euskararen zonifikazioaren aurka

  • "Urriaren 22an Tuteran egonen gara, euskararen alde, Nafarroako euskaldunen hizkuntz eskubideen alde, nafarren hizkuntza Nafarroa osoan askatasunez bizitzeko aukerak trabatzen edo ezabatzen dituen zonifikazioaren aurka". Hordago! herri ekimenak dei egin die "ez-euskaldun" izendatu duten eremuko herritarrei, eta bereziki Erriberakoei, urriaren 22an Tuteran egingo den manifestazioan parte hartzera.

Dozena bat lagun bildu ditu Hordago! ekimenak Tuteran emandako prentsaurrekoak / Hordago!

2022ko ekainaren 27an - 10:39

Iazko azaroan aurkeztu zuten "euskararen zonifikazioa gainditzeko" Hordago! ekimena, Nafarroan hegoalderago dagoen Cortes herrian. Herri ekimenak adierazi zuen aurrerapausoak eman nahi dituela edozein nafarrek, edonon dagoela, eta edonon bizi dela, Nafarroa osoan euskara ezagutu eta erabiltzeko duen eskubidea praktikan jartzea eragozten duten oztopo guztiak kentzeko: “Zonifikazioa bidegabea zen duela lau hamarkada, eta orain, gainera, anakronikoa da”. Foru erkidegoan hizkuntza eskubideen araberako hiru eremu banatuta izatea nafarren artean diskriminazio, desberdintasun eta desadostasun iturri dela esan zuten. Nafarroa herritarren kohesioa sustatuko duen lurra izatea nahi dute, "herritarrak hizkuntzaren arabera mailakatu gabe, eta hizkuntzen aniztasuna kontuan hartuko duena".

Larunbatean Tuteran eskainitako prentsaurrekoan eman dute manifestazioaren berri. "Gaur hemen gauden Erriberako herritarrok euskaldunak gara, edo D ereduan ditugu haurrak, edo heldutan euskara ikasten ari gara, edo ikasteko asmoa dugu, edo bertzerik gabe, euskara gure nafar izatearen partetzat hartzen dugu, eta urriaren 22an ozen aldarrikatuko dugu euskara Nafarroa osoko hizkuntza dela, Cortestik Berara, Vianatik Gardera. Ezin baita Nafarroa euskararik gabe ulertu, ez eta euskara Nafarroarik gabe ere".

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zonifikazioa
2024-02-29 | ARGIA
Euskalgintzaren Kontseiluak dio euskara "mespretxatzen eta gutxiesten" duela Nafarroako Kontseiluak

Eremu mistoko Osasunbideako zerbitzuetako lanpostuetan euskararen ezagutza meritu gisa baloratu ahal izatearen aurka agertu da Nafarroako Kontseilua azken irizpen batean. Otsailaren 21ean eman zuen argitara. Aldiz, ingelesa, frantsesa eta alemanaren ezagutzak puntuatzen du... [+]


2023-02-13 | ARGIA
Zonifikazioaren aurkako aldarria egin dute Mañerun, eremu mistora sartzeko ezetza jaso ondoren

Mañeruko herritarrek, udalbatzak babestuta eta Hordago taldeak deituta, elkarretaratzea egin dute zonifikazioaren aurka. Hamar egun pasatu dira eremu mistoan sartzeko proposamenari atea itxi ziotenetik Navarra Sumak eta PSNk.


2023-02-02 | ARGIA
Mañeru eremu mistora pasatzea eragotzi dute PSN eta Navarra Sumak, eta euskarafobia leporatu diete kalean

Mañeru eremu "ez euskaldunetik" mistora pasatzeko eskaria egin du aho batez udalbatzak urtarrilean, eta horretarako Nafarroako Parlamentuan gehiengoaren babesa behar du. Ostegunean egin dute bozketa, eta bertan behera gelditu da udalbiltzaren nahia PSNek... [+]


Eguneraketa berriak daude